Gipuzkoan
Maria Castilla Albisu
2026ko Maiatzaren 29tik
2026ko Ekainaren 27ra

CENTRAL Art Gallery-k Maria Castilla Albisu artista gipuzkoarraren erakusketa aurkezten du. Gipuzkoako paisaia omentzen du, eta azken urteko lanaren emaitza da.
Maria Castilla Albisuren pintura aski ezaguna den tradizioan kokatzen da —abangoardietatik berrinterpretatutako paisaiarena—, baina ikuspegi pertsonaletik egiten du, literaltasuna zein nostalgia saihestuz. Bere lanak ez du natura deskribatzen: berreraiki egiten du.
Bere lanaren haria pertzepzioaren eta egituraren arteko sintesia da. Artistak paisaia —Gipuzkoako mendiak eta itsasoaren etengabeko presentzia— hartzen du esperientzia sentsorialtzat, baina garbiketa formaleko prozesuaren mende jartzen du, eta horrek, zalantzarik gabe, lengoaia kubistetara garamatza. Planoaren zatiketak, eremu kromatikoen gainjartzeak eta bolumenen sinplifikazioak eraikitako espazialitatea —eta ez naturalista— sortzen dute. Hala ere, kubismo analitikoan ez bezala, Maria Castilla Albisuk ez du errealitatea desegiten, berrantolatu egiten du, emozioei dagokienez.
Sortzaileak ez du euskal paisaia margotzen: berezko lengoaia ematen dio. Bertan, kolorea da protagonista osoa eta, forma, eramailea. Hala, tradizioaz jakitun den artista erakusten du, baina ez haren mendekoa; erreferentzia historikoak praktika piktoriko koherente batean integratzeko gai da. Bertan, natura, oroz gain, pintura pentsatzeko aitzakia da.

La Central | Kale Berria, 5 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Astelehenetik Larunbatera: 11:00 - 14:00 / 16:30 - 20:30


