artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Korapiloa, bukaera, hasiera

Alfonso Askunze

2026ko Ekainaren 05etik
2026ko Agorrilaren 30era

korapiloa-bukaera-hasiera

Ziudadelako Mistoen Eraikina.

Tarte bat. Azken finean, guztia tarte bat da. Ona, txarra edo erdipurdikoa, hori gutxienekoa da, izan daiteke kalifikaziorik ere ez edukitzea.

Harritzen nau Pipa ikusteak, harrigarria da nola jokatzen duen katu bat ikusten duenean. Nola lazten zaion ilea, nola asaldatzen den. Zei bizirik sentitzen den, zalantzarik gabe. Edo burdin hesi baten atzean txakur batekin topo egiten duenean, nola jokatzen duten biek, eta zein lasai geratzen diren burdin hesia desagertzen denean. Bitxia da zer gutxi aukeratzen duen ulertzea —aukeratzen duenean—, eta felidogaixoekiko duen jarrera hori hein handi batean berez datorkiola.

Pertsonekin ere hori bera gertatzen da: gutxi aukeratzen dugu. Gauza gehienak berez datozkigu, zerbait hautatzen dugunaren ilusioa tartean dagoen arren.

Margotzen dudanean, gerta daitekeena garrantzitsua da niretzat. Izan ere, amaieran izaten den hori bestelakoa izan zitekeen. Eta hori ere apur bat lasaitzen nauen ilusio bat da.

Korapiloa, bukaera, hasiera, lineala denaren aurrean zirkularra dena nork bere gain hartzea baino ez da.

Aurreko erakusketa baten jarraipena ere bada: hasiera, bukaera, korapiloa.

Estudioan, nerbio- eta digestio-sistemetan zerbait aldatzea da garrantzitsuena. Horrelako zerbait, egiten dudan guztia ongi baitago, eta nahikoa baita.

Gero, margolanak ikusiak izateko beharra dago. Uste dut, berez, itxurazko behar bat baino ez dela.

Baina hori ere, Pipari katuekin gertatzen zaion moduan, berez datorkit.

— Alfonso Askunze

korapiloa-bukaera-hasiera

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.