artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Fragmentua & lotura

Francesca Poza, Tatiana Blanqué

2026ko Ekainaren 04tik
2026ko Uztailaren 03ra

fragmentua-lotura

Badira finkatzen uzten ez diren irudiak. Badira beste batzuk poliki-poliki eraikitzen direnak, hariz hari.

Fragmento & Vinculo (Fragmentua & lotura) lanak topaketa bat proposatzen du pertzepzioa prozesu ez-egonkor gisa esploratzen duten bi jardunbideren artean, memoriak, zatikatzeak eta hizkuntzak zeharkatutako prozesu gisa, hain zuzen.

Tatiana Blanquéren obran, irudia osatu gabe agertzen da: ebakidurak, desplazamenduak eta bibrazioak, ikusgai dagoena zirrikitutik berreraikitzera gonbidatzen dutenak.

Francesca Pozaren lanetan, keinua ehungintzarantz lerratzen da: papera bilbe, errepikapen eta jarraitutasun bihurtzen da. Irakurketa ukigarri bihurtzen da, denboran esekia.

Lerroa lantzeko bi modu: eten eta estekatu.

Bi estiloen artean, tentsio-gune bat, non irudia deskonposatu eta zentzua berriro konfiguratzen den.

fragmentua-lotura

Ormulu | Paulino Caballero kalea, 42 - Iruñea (Nafarroa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.