A3+ Hezkuntza Proiektua
2026ko Ekainaren 19tik
2026ko Ekainaren 30era

A3+ Proiektua urteko ekoizpen partekatuko espazio gisa finkatu da. Bertan, hezkuntza formaleko eta sozialeko 27 taldek zentroko lantaldearekin lotura estuan egin dute lan sorkuntzako 18 proiektutan. Edizio honetan, gizartean eta arlo pertsonalean garrantzi handia duten lerro tematikoak jorratu dira, hala nola sexualitatea, lurraldea, gorputza, elikadura edota natura; hori guztia, soinu-artea, bitarteko digitalak, zeramika, dantza, argazkigintza, collagea eta instalazioa biltzen dituzten hizkuntza garaikideen bidez bideratuta.

Geltoki | Autobus geltoki ohia, Conce Oliveto etorbidea 6 - Iruñea (Nafarroa)
Xehetasunak
Al - or: 10:00 - 21:00 | La: 11:00 - 19:00.

Uharte Zentroak A3+ hezkuntza programaren emaitzak aurkeztu ditu erakusketa batean Geltokin
| Eka. 19
Erakusketak hezkuntza formaleko zein sozialeko 27 kolektiboek, sortzaile garaikideekin batera, 2025-26 ikasturtean zehar garatutako 18 proiekturen emaitzak biltzen ditu.

