artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Uharte Zentroak A3+ hezkuntza programaren emaitzak aurkeztu ditu erakusketa batean Geltokin

Erakusketak hezkuntza formaleko zein sozialeko 27 kolektiboek, sortzaile garaikideekin batera, 2025-26 ikasturtean zehar garatutako 18 proiekturen emaitzak biltzen ditu.

uharte-zentroak-a3-hezkuntza-programaren-emaitzak-aurkeztu-ditu-erakusketa-batean-geltokin
Erakusketaren irudi bat. Arg/ Uharte Zentroa

| 2026ko Ekainaren 19a

Uharte Arte Garaikideko Zentroak "A3+ Hezkuntza Proiektua" ekimenaren erakusketa aurkeztuko du Iruñeko autobus geltoki zaharrean, Geltoki gunean. Proposamen honek 2025-26 ikasturte akademiko osoan zehar garatutako sorkuntza artistikoko eta koprodukzioko prozesuen emaitzak biltzen ditu. Erakusketa hau lan kolektiboaren isla da, non hezkuntza-esparruak, komunitatearen gizarte-egiturak eta jardun artistiko garaikideek bat egin duten.

Erakusketa-espazioaren beraren kontzeptualizazioa eta diseinu formala lau lan-saio bateraturen bidez egituratu dira. Prozesu honetan, Uharte Zentroko hezkuntza-taldeak modu aktiboan lagundu die, Elvira Ongil artistaren laguntzaz, erakunde parte-hartzaileetako irakasle eta arduradunei, prozesu zein objetuak jendaurrean aurkezteari forma emateko.

A3+ Proiektua urteko ekoizpen partekatuko espazio gisa finkatu da. Bertan, hezkuntza formaleko eta sozialeko 27 taldek zentroko lantaldearekin lotura estuan egin dute lan sorkuntzako 18 proiektutan. Edizio honetan, gizartean eta arlo pertsonalean garrantzi handia duten lerro tematikoak jorratu dira, hala nola sexualitatea, lurraldea, gorputza, elikadura edota natura; hori guztia, soinu-artea, bitarteko digitalak, zeramika, dantza, argazkigintza, collagea eta instalazioa biltzen dituzten hizkuntza garaikideen bidez bideratuta.

Ekimen hau Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta "la Caixa" Fundazioaren Innova Programarekin elkarlanean garatu da, eta komunitate zein zentro sare zabal baten inplikazioari esker gertatu da, besteak beste: Kabia-Lantxotegi, Sarriguren BHI, Tierra Estella BHI, Marqués de Villena BHI, Zizur BHI, CPEIP Nuestra Señora de la Asunción, CP Virgen Blanca IP, CP Lodosa IP, Ilundain Fundazioa, Gaztelan Fundazioa, ASORNA, Nuevo Futuro, ANFAS, SARE, SEI eta Baztan Zentroa. Halaber, ikerketa- eta ekoizpen-prozesuek laguntzaile izan diren artista hauen laguntza profesionala izan dute: Reimi, Andoni Torres, Célia Morel, Alessandro Martins, Martín Etxauri "Txo?!", Silvia Ayerra, Lina Ruiz, Alba Fernández, Belén Irureta, Renata Gelosi eta Elvira Ongil Escribano.

Jarduera publikoen programa

Erakusketa-espazioa dinamizatzeko eta herritarrekin topo egiteko asmoz, Uharte Zentroak ekainean zehar garatuko diren loturiko jarduera batzuk programatu ditu proiektuetan parte hartu duten zenbait pertsonenen eskutik:

  • Inshallah / oxalá / ojalá – Ekainak 24, 20:00.

Antzerki komunitarioko pieza eszeniko baten aurkezpena. Musika abiarazle sortzaile gisa hartuta, kideen oroitzapenak, nahiak eta eraldaketa indibidual zein sozialerako borondateak biltzen ditu, umorearen, gizarte-kritikaren eta samurtasunaren bidez. Lan hau Maialen Díazek (Calatea Teatro) zuzendutako sorkuntza kolektiboa da, Lantxotegiren laguntzarekin Teatrodix Jaialdiak antolatutako "Esas canciones que viajan conmigo" sorkuntza-laborategiaren esparruan.

  • Desobedecer el cuerpo – Ekainak 29, 11:00.

Mugimenduaren, hausnarketaren eta sorkuntza kolektiboaren bidez gorputz-desobedientziaren kontzeptua esploratzera gonbidatzen duen proposamen praktikoa. Tailerrak eguneroko arauak eta automatismoak qozpikatzea proposatzen du, mugimendua autonomia eta adierazpen tresna gisa partekatzeko. Saio hau SARE elkartearekin elkarlanean garatutako A3+ proiektuaren ikerketa-lerroetatik sortu da, eta Sheila Ilarrazek eta Raquel Ercek (Tasubinsa zentro okupazionaleko kideak) emango dute, Alba Fernández artistarekin batera.

Erakusketa ekainaren 30era arte bisitatu ahal izango da, jendearentzako ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 10:00 - 21:00, eta larunbatetan 11:00 - 19:00.


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.