artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Nicolas Deshayes

2026ko Uztailaren 18tik
2026ko Irailaren 05era

nicolas-deshayes

Nicolas Deshayesek (1983) estetika abstraktu eta mutantea den obra anitza garatzen du, egiteko moduaren bi alor desberdinen arteko mugan kokatzen dena: keinu organikoa eta ekoizpen industriala. Likidoaren eta solidoaren arteko mugan egiten du lan, eta gainazal berdinduen kontrako bidea arakatzen du; horretarako, arretaz erreparatzen dio materiaren adierazpenari eta hura arautzen duten mugei, gorputzen hibridazioa eta etxeko objektuen mekanika modu aske eta konplexurik gabean uztartuz.

nicolas-deshayes

Champ Lacombe galeria | 7, Champ Lacombe karrika - Biarritz (Lapurdi)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.