artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Bideko Ezustekoak

Graciela Iturbide

2026ko Uztailaren 03tik
2026ko Agorrilaren 30era

bideko-ezustekoak

Erakusketak Graciela Iturbide argazkilari mexikarrak (Mexiko Hiria, 1942) han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu. Nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu.

Graciela Iturbide

Gaciela IturbideMexiko Hirian jaio zen 1942an, familia ugari eta kontserbadore batean. Bere patua izugarri aldatu zen 1969an Ikasketa Zinematografikoen Unibertsitate Zentroan sartu zenean. Hasiera batean zinema zuzendari izateko asmoa bazuen ere, Manuel Álvarez Bravo argazkilari eta bere aholkulari eta maisuarekin izandako topaketak bere bidea birdefinitu zuen. Urtebete pasatxo eman zuen bere laguntzaile, eta harengandik ikasi zuen emozioak lehenesten zurruntasun teknikoaren gainetik, eta kulturaz eta arteaz presarik gabe blai egiten. Hasierako esperientzia horretatik sortu zen Iturbideren estilo paregabea, zorroztasun dokumentala eta ikuspegi intimoa eta guztiz lirikoa uztartzen dituena.

Erakusketaren 57 irudiek bere ibilbide profesionalaren hastapenen esplorazio antropologiko eta poetikoa eskaintzen dute nagusiki. Argazkilariak jendearekiko konplizitatea zein konexioaren garrantzia agerian uzten dute, eta ezustekoaren zirraraz hitz egiten digute, bere esperientziekin batera, momentua erretratatzera eramaten baitute. Modetatik at eta espiritu independente baten jabe, Graciela Iturbidek sei hamarkada baino gehiagotan zehar bere hizkuntza bisuala finkatu du. Kamera analogikoei eta zuri-beltzeko filmari leial, errealismoa edo surrealismoa bezalako mota guztietako etiketak baztertzen ditu. Bere lanarekin, introspekzio batera gonbidatzen du ikuslea, irudiaren irakurketa literala gaindituko duena, bere bizipenekin modu emozionalean konekta dezan.

Iturbideren erretratuek herrien aniztasuna ohoratzen dute, epaiketa moralizatzaileetan erori gabe, subjektuen edertasuna, errespetua eta duintasuna erakutsiz.

Komisarioa: María Millán

Antolaketa eta produkzioa: San Telmo Museoa

bideko-ezustekoak

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.


graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute
Erakusketaren aurkezpeneko irudi bat. Arg/ Iker Azurmendi, STM

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| Uzt. 06

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.