artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Argiari bidea eman

Naia del Castillo

2026ko Uztailaren 24tik
2026ko Irailaren 20era

argiari-bidea-eman

Zitadelako Bolborategia.

Argiari bidea emanZiudadelako Bolborategian dago ikusgai, eta bertan Naia del Castillo euskal artistaren azken aldi honetako lanak biltzen dira. Berriki egin dituen bi proiektuen lanak–Anestesia(2023) etaAmaigabeko pultsua(2025)– barne hartzen ditu erakusketak, eta biek aurreko aroarekin hausten dute. 2021az geroztik, eskulturak argazkilaritza ordeztu du artistaren adierazpen-bitarteko nagusi gisa, eta gainera, parafina du euskarri lanak sortzeko orduan. Bilakaera hori islatu egiten da Iruñeko erakusgunean ikusgai dauden lanetan.

Gorputzaren eta ekintzaren presentzia indartsua eta nolabaiteko jakin-min narratiboa ziren Naia del Castilloren ibilbidearen bereizgarri, baina aro berri honetan artistak bokazio abstraktuago bati eman dio bidea, eta hori arte-diziplinaren eta euskarriaren aldaketan islatzen da. Hala ere, lanetan parafina –solidotik likidora iragaten den materia anbiguoa– erabiltzeak aurreko aroko jakin-minei jarraitutasuna emateko aukera ematen dio artistari; izan ere, parafinazko gorputzek benetako pultsua dutela dirudi, eta geroratuko ekintza bat edukitzen ahal dute.

Naia del Castillo

Naia del Castillok (Bilbo, 1975) bere jardun artistikoa Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasle izatearekin uztartzen du. Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn, Eskulturako espezialitatean (1998), ohorezko masterduna da Londresko Chelsea College of Art & Design-en (2000) etacum laudedoktoretza lortu zuen EHUn (2021).

Bere ibilbidean egonaldiak egin ditu zentro hauetan: Cité Internationale des Arts, Erromako Espainiako Errege Akademia eta ISCP (New York), besteak beste. Gainera, artistaren erakusketak zentro hauetan egon dira ikusgai: Artium, Pradoko Museoa, Arte Ederren Zirkulua, Mori Museum eta Alcalá 31 aretoa. Irabazi dituen sarien artean nabarmentzekoa da PHotoEspañak 2005ean antolatutako OFF Jaialdiko Erakusketarik Onenaren saria.

Artistaren lana museo hauetako bildumen parte da: Pradoko Museo Nazionala, Reina Sofia Arte Zentroa eta Museo Nazionala, Artium Museoa, Maison Européenne de la Photographie (Paris) eta Museum of Fine Arts (Houston).

argiari-bidea-eman

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.