artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Adarrean sortzen da Desioa

Celia Eslava

2026ko Agorrilaren 14tik
2026ko Agorrilaren 30era

adarrean-sortzen-da-desioa

Emakumeek oro har egiten dituzten artisautza-tekniken eta landare-mundua arautzen duten eraldaketa- nahiz hazkunde-prozesuen arteko topaguneak ikertzen dituen instalazioa da. Biek daukate erritmo hidatsa, batzuetan ia ikusezina. Haien metaketaren bidez, eraldaketa handiak gertatzen dira.

Hainbat teknika eta material erabiliz egina dago.

adarrean-sortzen-da-desioa

Aroztegi aretoa | Zabalotegi Kalea - Bergara (Gipuzkoa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.