artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Basterretxea – Oteiza. Espazioaren arazoa

2026ko Martxoaren 26tik
2026ko Urriaren 30era

basterretxea-oteiza-espazioaren-arazoa

Basterretxea-Oteiza. Espazioaren arazoa erakusketa. Erakusketak Néstor Basterretxea (1924-2014) eta Jorge Oteiza (1908-2003) artisten arteko harreman artistiko eta pertsonala aztertzen du. Biak funtsezko protagonistak izan ziren XX. mendearen bigarren erdialdeko artearen berrikuntzan.

Erakusketak bi sortzaileen ibilbide partekatuari buruzko begirada berria proposatzen du, 80 obra, jatorrizko dokumentu, argazki zein argitaratu gabeko materialen bidez. Ibilbidean zehar, haien arteko harremana markatu zuten hainbat proiektu eta gertakari ezagutzeko aukera dago. Harreman hori kidetasunek eta desadostasunek ezaugarritu zuten, baita artearen, kulturaren eta haren funtzio sozialaren inguruko eztabaidek ere.

basterretxea-oteiza-espazioaren-arazoa

Oteiza Museoa | La Cuesta karrika, 7, Altzuza - Uharte (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 15:00
Larunbata: 11:00 - 19:00
Igandea: 11:00 - 15:00


basterretxearen-eta-oteizaren-arteko-harremana-kartografiatzeko-erakusketa-bat-jarri-dute-ikusgai-altzuzan
Nestor Basterretxea eta Jorge Oteiza. OTEIZA MUSEOA

Basterretxearen eta Oteizaren arteko harremana "kartografiatzeko" erakusketa bat jarri dute ikusgai Altzuzan

Mar. 27 | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]

Bi artisten lankidetzaren fruitu izan diren edo, nolabait, bataren zein bestearen arrastoa daukaten sei proiektutan jarri dute arreta. Besteak beste, 1960an Madrilgo Nebli galerian elkarrekin osatutako erakusketaren oihartzunak dakartza mostra berriak.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.