Uhinak
Ra Asensi
2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

"Uhinak" proiektuaren abiaburua Ra Asensik zeramika-ekoizpenari eta ur-garraioari lotutako euskal emakumeen memoriari buruz garatutako ikerketa da. Artistak ahots-uhinetan inspiratutako pieza zeramikoz osatutako instalazio eskultorikoa eraikitzen du, lekukotasunak, isiluneak eta oroitzapenak espazioa okupatzen duten forma fisiko bihurtuz.
Proposamena Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei eta artisaua eta Euskal Buztingintza Museoko zuzendaria den Blanka Gómez de Segurari egindako elkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesu batetik sortzen da. Kontakizun horien bitartez artistak memoria kolektiboaren ertzean egon diren istorioei buruzko gogoeta egiten du eta hizkuntza eskultorikoaren bidez beste presentzia bat ematen die.
Eskultura-instalazioa oxidoz beiraztatutako gresez egindako formek, Ollerietan bildutako buztinak eta Kantauri itsasotik datozen algen efektuek osatzen dute, corten altzairuzko egituren gainean jarriak eta tokiko urez lagunduak. Material hauek eraldatu egiten dira erakusketa-aldian zehar eta aldaketak eta eraldaketak sortzen dituzte, ekoizpena obra bizi eta etengabeko prozesu bihurtzen dutenak.

Bilboko Euskal Museoa - Kukula | Gurutze Kalea, 10 - Ibaiondo - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
Asteartetan itxita. Al, Az, Og, Or, Lr: 10:00 - 19:00 | Ig.: 10:00 - 14:00

Isiluneari lekua, buztinaren bidez
Uzt. 20 | Aitor Bilbao Landa [BERRIA.eus]
Bilboko Euskal Museoko Kukula gunean 'Uhinak' erakusketa egongo da ikusgai abenduaren 28ra bitarte. Zeramika ekoizpenari eta ur garraioari lotutako euskal emakumeen memoriaren berrinterpretazio garaikidea aurkeztu du Ra Asensik.

