artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

[L]urtu

Myriam Gesalaga

2026ko Irailaren 09tik
2026ko Irailaren 20era

l-urtu

LANBROAN Enkarterriko artista gazteen elkarteak, 2026 eta 2027 artean burutuko den erakusketa ziklo bat antolatu du. Myriam Gesalagaren erakusketak, [L]URTU, hasiera emango dio zikloari irailean.

Myriam Gesalaga (Zarautz, 1987), Paisaia Grafikoaren nozioan murgilduta, paisaiaren esparruan egon daitezkeen oinarri grafikoen irakurketak proposatzen ditu. [L]URTU paisaia definitzen duten elementu batzuen abstrakzio formalaren bidez eraikitzen da: ura eta lurra. Erakusketan dauden piezak, teknika grafikoetan eginak, formatu handiko serigrafia batez ere, aurretik sortutako serie-zatietatik abiatzen dira.

Erakusketaren ordutegia:

Irailak 9-20: asteazkenetik igandera ikusgai Zallako Krisol Aretoan, 10:30-13:30 eta 16:30-19:00 ordutegiarekin.

Irailaren 11n, ostirala, 18:00etan Myriam Gesalaga egilearekin topaketa informala ospatuko da bertan, non artistak bere obra eta prozesuari buruz hitz egingo duen.

Sarrera doakoa da.


l-urtu

Krisol aretoa | Nuestra Señora del Rosario Kalea 3, Mimetiz - Zalla (Bizkaia)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.