artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Mapamunditarrak: Ehuntzen den soka bat

Erakusketa kolektiboa

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 15era

mapamunditarrak-ehuntzen-den-soka-bat
Laurita Silesen lan bat. Arg/ Mapamunditarrak

Mistoen eraikina.

MAPAMUNDITARRAK 2026 programak belaunaldia kontzeptuari behatzea eta Tim Ingold antropologoak proposatutako sokaren eredua aztertzea proposatzen du. Eredu horretan, egileak belaunaldien baterako existentziaren alde egiten du, halako moldez non, pertsona bakoitzak, belaunaldi bakoitzak, bere haria, bere jarduna, soka bakarrera ekartzen baitu, komuna eta beti eraikitzen ari dena. Pilaren metaforari kontrajartzen dio, non azken belaunaldiak aurrekoa ordezkatzen duen, batak bestearen ondoren.

ERAKUSKETAK

LAURITA SILES/ Memoria ehuntzen duten emakumeak (Karrantza eta Tanger artean memoria ehuntzea).

Artilea, irudia eta hitza batzen duten pieza-sorta honetan Laurita Silesek bere familiaren historia kontatzen du: frankismoan Tangerren erbesteratu eta bertan egon ziren 80. hamarkada arte. Lan honetan, keinu mantsoaz ehuntzen da, eta hori idazketa poetikoaren parekoa da, kontakizunak gorpuztu eta, gainera, XX. mendeko historiak zeharkatzen duen familia baten bizi-mapa marrazten duena.

PAULINE CHOLIER/ Anbuloa.

Bideoa Korsikaren iparraldeko bere etxaldean gertatzen da: Pauline Cholierrek bere aitonari laguntzen dio eguneroko zereginetan –gazta egiten edo ardiak zaintzen–, eta bere eskuetan jartzen du arreta. Kamera inguru intimo horretan sartzean, artistak harreman pertsonala eraldatzeko eraz zalantza egiten du, eta bere praktika artistikoa aitona egiten ari denarekin alderatzen du.

ALBA DE LA PORTILLA/ Ad hoc.

Erakusketa areto honetarako berariaz sortutako eskultura-instalazio honetako, Alba de la Portillak orain bere estudioa den eta garai batean bere aitonarena zen estudioko elementu arkitektonikoak eta objektuak erabili ditu. Hala, ad hoc eraiki ziren formak behatzen ditu eta gertatu dena interesatzen zaio, hautsontzi bat zuen apal hura, esaterako, beranduago bertan zegoen, nahiz eta ordurako hautsontzirik ez erabili edo ez egon.

ODOLKIDEEN KOMUNITATEA / Margolana 2016-2026.

Olio-pinturaren bilduma honek bi haurrez (geroago nerabeez) eta bi helduz osatutako familia bateko kideen hamarkada bateko zeharkaldia eskaintzen du; Mediterraneoko etxe batean bizi dira aldian behin, eta inguruan hazten den natura ikusi eta olio-pinturan margotzen dute. Halako eraz, mihise bakoitzean haietako batzuek hartzen dute parte, ikusitakoa gehitzen dute eta iruditegi komun bat marrazten dute.

VÍCTOR FORNIÉS/ Ezintasuna.

Clara. Isabel. Adrián. Abian den egitasmo baten parte diren hiru erretratu filmografiko dira, eta Zaragozako Unibertsitateko Irudiaren eta Estetikaren Filosofiako geletan du ardatza. Norberaren irudiaren behaketaren bidez, gazteetako bakoitzak hautemateari eta nortasunari buruzko hausnarketa bat egiten du, barnera begira.

IRATXE JAIO/ Desagertzen diren hitzen lexikoa.

Iratxe Jaioren aita oroimena galtzen hasi zenean, mundua osatzen zuten gauza bakoitzari argazkia egiten eta bere pentsamenduak papertxoetan idazten ere hasi zen. Bere alaba eta artistak pelikula batean erretratatzen du: bere biloben laguntzarekin bere bizitzako uneak bisitatzen ditu berriz, eta ohar-zatiak irakurtzen ditu ozen. Erakusketan aitaren irudi batzuk ere badaude, Iratxek AAko tresna batez ordenatutakoak.

mapamunditarrak-ehuntzen-den-soka-bat
Laurita Silesen lan bat. Arg/ Mapamunditarrak

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.