Kaosaren diziplina
Isabel Coixet
2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

Coixet bere ibilbide zinematografikoagatik ezaguna bada ere, haren sormen lanaren alderdi ezezagunago bat erakusten da erakusketa honetan, azken urteotan zinemarekin batera garatu duena.
60tik gora collage inguru biltzen ditu erakusketak, zinegilearen bizitoki izandako hiru hiri ezberdinetan sortuak: New York, Erroma eta Montolieu. Eskuz zein teknika digitalen bidez egindako collage hauetan, argazki, ebakin, testu eta aurkitutako objektuetatik abiatuta, erreferentzia pertsonalak, oroitzapenak, beste bizitza batzuen zatiak eta oso testuinguru desberdinetatik datozen irudiak uztartzen dituzten konposizioak sortzen ditu.
Hau da Isabel Coixetek liburuxkarako idatzitako testua:
"(...) Zenbaitetan, kamerak pisu handiegia du, gidoia tranpa bat da, hitzak zaildu egiten dira, eta egin dezakezun gauza bakarra da guraize batzuekin lurrean eseri eta aurretik egina dagoen zerbaiti heltzea. Moztea indarkeria-ekintza bat da, baina oso kontrolatua. Oso zibilizatua. Munduan soberan duzun hori ebakitzen duzu, eta berriro itsasten duzu, baina ez aurretik zegoen ordena berean. Horixe da, beharbada, beti, edozein ingurunetan, egin ohi dudanari buruzko definizio zorrotzena. (...)
Ez dakit zer diren pieza hauek. Badakit hilabete egon naitekeela blokeatuta horietako batekin, eta beste batzuk bakarrik, bat-batean, irteten zaizkidala. Zalantzak ditut egiten dudan guztiaren inguruan, baina horretaz jabetzen naiz gutxienez. Badakit zintzoak direla, nik egindako gauza gutxi bezala: ez dute inolako asmorik, ez dute bigarren ekitaldirik, ez dute inoren onespenik espero. Besterik gabe, pentsatzeari utzi eta ebakitzen eta berregiten eta birkokatzen eta esanahi berri bat ematen hasi eta gero gelditzen den hori dira.
Sartu. Begiratu. Eta zerbaitek hunkitzen bazaitu, pentsatu beharrezkoa izango zela, beharbada."

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.

Isabel Coixet zinemagileak azken hamabost urteotan egindako collageak bildu dituzte San Telmo museoan
Ira. 16 | Odile Bourguignon Goñi [BERRIA.eus]
Azaroaren 1era bitarte ikusi ahal izango da Coixeten 'Kaosaren diziplina' erakusketa, San Telmo museoaren Laborategia aretoan, doan. Collage bidez sorturiko 66 obra biltzen ditu, zeinak zinemagileak "pentsatzeari uzten" dioneko emaitza diren.

