Hemen ez den nonbait
Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite
2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

Ziudadelako Arma Aretoa.
Jone Rubio Mazkiaran eta Elena Olave Duñabeitiak komisariatutako erakusketa.
Hemen ez den nonbait memoria gorpuzteko moduen eta lekukotasunari buruzko erakusketa kolektiboa da, non Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite artista garaikideen lanak Iruñeako Udaleko Bildumako zenbait artelanekin batera dialogatzen baitute. Ebokazioaren ideiatik abiatuta -hau da, gogamena eta irudimenaren bitartez orainaldira zerbait ekartzearen ideiatik- Ziudadelako Arma Aretoaren eta espazio hori okupatuko duten artisten lekukotasun historiko eta pertsonalaren arteko korrelazioaz dihardu erakusketa, beti ere artelanen poetikotasunari, lausotasunari eta zehaztuezinari garrantzia berezia emanez. Izan ere, mostra hau erakusketa-espazioan dagoenari eta, aldi berean, ez dagoenari buruz estetikoki hausnartzeko modu gisa planteatzen da.
IRUÑEKO UDALETXEKO ARTE GARAIKIDEKO BILDUMAN HAUTATUTAKO LANAK
- Mireya Masó Sin título. Argazkia. 2001
- Mads Gamdrup Sín título. Argazkia. 2001
- Eulalia Valldosera La espera. Argazkia. 1999
- Elena Urdaci De regreso a casa. Eskultura. 2002
- Pilar Pequeño. Negutegien serieko argazkiak. 1983
- Elba Martinez No un sitio sino el sitio. Bideoa. 2003
- Pilar Soberon Disseminations. Objektua.
- Carmen Marcos Arqueología de una tristeza. Eskultura. 1995
- Iranzu Antona Amigas. Instalazioa. 2007
- Txaro Fontalba Carta de amor. Eskultura. 2007
- Mariana Vassileva Journal. Bideoa. 2005
- Txomin Badiola. Obra grafikoa. 2007

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)
Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30

