artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Web

Mona Hatoum

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

web

Ziudadelako Labea.

Eskuz puztutako beira gardenezko esferak eta altzairu herdoilgaitzezko kablea. "la Caixa" Fundazioaren Arte Garaikideko Bilduma.

Web Labea Aretoko espazio zirkularrean esekita, arkitekturak inguratu egiten gaituela sentiarazten digu instalazioak. Obra altzairuzko kableek eta beira gardenezko esfera hauskor eta distiratsuek osatutako amaraun bat da, eta lekuaren gaineko pertzepzioa aldatu, eta espazioarekiko harreman fisikoa aktibatzen du.

Instalazioak Mona Hatoumen obran agertzen diren tentsio nagusietako batzuk biltzen ditu: erakarpena eta mehatxua, fintasuna eta indarkeria, babesa eta itxialdia. Gure gainean esekitako amaraunaren xehetasuna liluragarria da, arretaz irundako egitura perfektua duelako, eta, aldi berean, harrapaketa-sare bat gogorarazten digu. Amaraunaren presentzia erakargarria eta kezkagarria da aldi berean.Beirazko esferek ihintz-tantak edo konstelazio bat dakarkigute gogora. Haien edertasun distiratsuak sare ikusezin batean harrapatuta geratzeko arriskuarekin kontrastatzen du. Hala, geldiarazi, elkartu eta batzuetan lotu egiten gaituzten egituren irudi poetiko eta aztoragarri bihurtzen du Web obrak elementu ezagun bat.

Mona Hatoum

Mona Hatoumek baliabide sorta zabalarekin lan egin du: performancea, bideoa, argazkia, eskultura, instalazioa eta paper gaineko lanak, besteak beste. Haren lanak lekualdatzeari, marjinazioari, bazterkeriari eta kontrol sozial eta politikoko sistemei buruzko gaiak jorratzen ditu.

Hatoum familia palestinar batean jaio zen, Beiruten, Libanon, 1952an. 1975ean Londresera egindako bisita labur batean, Libanoko Gerra Zibilaren eztandaren ondorioz, ezin izan zuen etxera itzuli. Harrezkero Londresen bizi da.

Egin berri dituen banakako erakusketen artean daude Parisko Pompidou Zentroak antolatutako atzera begirako erakusketa handi bat (2015), gerora Londresko Tate Modernen eta Helsinkiko KIASMAn erakutsi zena (2016), eta Estatu Batuetako atzera begirako bat Houstongo Menil Collectionen (2017) egin zena eta gero San Luiseko Pulitzer Arts Foundationen erakutsi zena (2018). 2022ko irailean, Hatoumek aldi bereko hiru bakarkako erakusketa aurkeztu zituen Berlinen, hiru egoitza hauetan: n.b.k., Georg Kolbe Museum eta KINDL. Bakarkako erakusketa zabala antolatu zen KAdEn, Amersfoorten (2025), eta haren lana Giacomettirenarekin batera erakutsi zen Londresko Barbicanen (2025). 2026aren hasieran, instalazio espezifiko bat sortu zuen Fondazione Pradako Zisterna eraikinerako.

Parte hartu duen nazioarteko erakusketa kolektiboen artean daude Veneziako Bienala (1995, 2005), Istanbulgo Bienala (1995, 2011), Documenta, Kassel (2002, 2017), Sydneyko Bienala (2006), Sharjah Bienala (2007, 2023) eta Taipeiko Bienala (2025).

web

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


iruneko-topaketen-irekiera-aurreratu-bat-laurehun-ikasleren-begiradek-osatutako-erakusketa-batekin
Iruñeko Topaketen Eskola egitasmotik abiatuta Kondestablearen jauregiko patioan jarritako erakusketa, inaugurazio egunean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Iruñeko Topaketen irekiera aurreratu bat, laurehun ikasleren "begiradek" osatutako erakusketa batekin

Urr. 01 | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]

Topaketen Eskola programaren harira hamahiru ikastetxetan eginiko tailerretako esperientziak bildu dituzte, eta Kondestablearen jauregian dira ikusgai. Landutako gaiek lotura zuzena dute biurtekoaren aurtengo egitarauarekin; etzi (urriak 2) hasiko da ofizialki.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.