Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau
Eremuak
2026ko Azaroaren 02tik
2026ko Abenduaren 19ra

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau, eremuak programaren laugarren erakusketa kolektiboa da, eta Guata Kultur Fabrikan (Zalla-Aranguren) egiten da, programaren egungo harrera-erakundean. Erakusketak denboran luzatutako eta lurraldean kokatutako lan-espazioa eskaini die deialdi irekiaren bidez hautatutako artista talde bati. Epaimahaia eremuaken Batzorde Teknikoak osatu du, Chus Martínez kanpoko gonbidatu gisa zuela. Artistek tailer bat izan dute, Snejanka Mihaylovak eta Leire Vergarak gidatua, eta lan-hilabeteetan zehar Leire Saenz Quevedok, erakusketaren koordinatzaile gisa, eremuak-en Batzorde Teknikoak eta Héctor Yerbesek, Zallako Udaleko kultura-teknikariak, lagundu dituzte. Era berean, Josu Bilbao artistak hainbat bisita egin zituen kanpoko begirada bat eskaintzeko.
ORDUTEGIA
- Ostiraletan. 17:30-20:30 (Gaueko argia)
- Larunbatetan. 11:00-14:00 (Eguneko argia)

Guata Kultur Fabrika | Aranguren - Zalla (Bizkaia)

Zoroak, maitariak eta poetak
Aza. 20 | Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

