No pasarán
Matthias Malefond
2026ko Azaroaren 20etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

"Erakusketa honetan, Uharteko Zentroko Kometak nire egonaldian sortutako lanen sorta bat dago: instalazio bat, album bat eta bideo bat.
Euskal musika tradizionalari buruzko ikerketa batetik abiatuta gauzatu da egitasmoa, batez ere ahotsean eta klarinetean oinarrituta. Peru Galbeterekin egindako grabaketak eta Amaren Alabak taldearen grabazio bat tartekatu ditut neure grabazioekin, ehundura elektronikoekin eta nire egonaldian aurkitu nituen paisaietan jasotako hotsekin.
Musika da eraldatzen duen, gainjartzen den eta dabilen materiala.
Ikerketa hau egurrez, oihalez, argazkiz, metalez eta zinta magnetikoz osatutako instalaziora hedatzen da. Eskulturan ageri diren gaiak, errepikapenak eta bukleak islatzen dira musikaren bidez garatutako egituretan.
Abiapuntutzat Espainiako paisaian aurkitutako elementu bat hartzen du bideoak: magnolia. Zuhaitz hau, lekuz aldatua eta beste ingurune batzuetan txertatua, paisaiari, haren eraketari eta gure ikuskerari buruz pentsatzeko era bat da. Musikak, orduan, irudiak besterik gabe lagundu ordez, horiek eten eta aldatzen ditu.
Interes komun batek lotzen ditu hiru lanak: errepikatzea, lekuz aldatzea eta eraldatzea. Soinua material espazial bihurtzen da, irudia konposatzeko elementu bat, eta eskultura forma horiek dabiltzan espazio."
— Matthias Malefond
Erakusketa hau Etxepare Euskal Institutuak, Zebra3k eta Huarte Arte Garaikideko Zentroak sustatutako Kometak egonaldi programaren baitan kokatzen da.

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)
Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30

