artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Azalerak

Erakusketa kolektiboa

2026ko Azaroaren 27tik
2027ko Otsailaren 14ra

azalerak

Mistoen Eraikina.

Artistak: Arantza Santesteban, Ione Atenea, Katixa Goldarazena Azpirotz, Maddi Barber, Maite Redondo Gaztelu, Marina Lameiro, Mirari Etxabarri. Bidez Bide, Irati Gorostidi eta June Crespo.

Erakusketa honek ikus-entzunezko proposamenak, proposamen zinematografikoak eta plastikoak biltzen ditu; hurbilketak, elkarrizketak eta igurtziak; forma eta materialtasuna beste irudi batzuk ukitzean hartzen duten irudiak. Horietan agertzen diren gorputzek ere horrela hartzen dute forma eta materialtasuna, kameraren aurrean eta atzean: elkar ukitzean.

PROIEKZIOAK

Asteartetik igandera eta jaiegunetan

  • 11:30 |918 GAU. ARANTZA SANTESTEBAN. 2025 (65')
  • 12:30 |URPEAN LURRA. MADDI BARBER. 2019 (50')

Asteartetik larunbatera. 18:00 eta 19:15

  • EURITAN. IRATI GOROSTIDI. ARANTZA SANTESTEBAN. 2017 (20')
  • PARADISU/PARAÍSO. MARINA LAMEIRO. MADDI BARBER. 2021 (22')
  • SAN SIMÓN 62. MIRARI ETXABARRI. IRATI GOROSTIDI AGIRRETXE. 2022 (29')

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.

azalerak

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.