artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Bigarren etxebizitza

Jana Lottenburger

2026ko Azaroaren 27tik
2027ko Urtarrilaren 21era

bigarren-etxebizitza

Eremu analogo bat zera da: lur eremu bat zeinean aurkitzen diren baldintzak estralurtar diruditen eta esplorazio tresnak nahiz metodoak ikertzeko eta saiatzeko balia daitekeen.

BIGARREN ETXEBIZITZA erakusketak aterpetzeen nahiz ihesbideen kontakizunei eta asmakeriei jartzen die arreta, orain arte gogokotzat aurkeztuak izan zaizkigun bizi ereduak hain bideragarriak ez diruditenean.

"Bigarren etxebizitza ez da bigarren etxebizitza soil bat, programaturiko denborari etengabe kentzen diogun bizitakoaren parte doan horri aginduz jarritako egoitza baizik." (L'espace et son double, Pierre Sansot eta beste zenbait autore, Champ urbain argitaletxea, Paris, 1978)

Jana Lottenburger

Jana Lottenburgerrek izaki bizidunak ditu aztergai, inspirazio-iturri agortezin eta erresilientzia-bektore baitira. Haren sorkuntza polimorfikoak gure munduan egoteko moduak ez ezik, gaur egun artista izateko duen modua ere jartzen ditu auzitan. Ekai birziklatuak, berreskuratuak edota jasotakoak erabiltzen ditu, baita bere lorategian urtaroen erritmoan landatu, bildu eta eraldatutako materialak ere: artilea, loreak, buztina, landare-zuntzak. Intuizioak eta esperimentazioak garrantzia dute ikerketa-prozesu horretan, zeina natur eta giza zientzietako aurrerapenek elikatzen baitute eta prestakuntza-saioek osatzen baitute aldian-aldian: grabatzeko hainbat teknika, feltrogintza, landareekin tindatzea, papergintza… Eskulangintzako keinuaren bidez, istorio sentikor eta unibertsal bat azaleratzen da, zeharka.

Diziplina anitzeko artista da, Berlinen sortua, eta 20 urte baino gehiago daramatza Euskal Herrian bizitzen eta lanean. Bordeleko Arte Ederren Goi Eskolan (ebabx) ikasi zuen, eta aipamen berezia lortu zuen.

2015ean, Labo Estampe kolektiboa sortu zuen beste kide batzuekin batera. Irudi inprimatuaren inguruko teknikak ikertu, partekatu eta zabaltzeko baliabide-egitura eta ikerketa-laborategia da kolektiboa, Qualiopi ziurtagiria duena. Grabatu- eta koadernaketa-tekniketako prestatzailea da.

2013az geroztik, grabatuko Arte Irakaskuntzako Laguntzailea (AEA) da Lapurdiko Arte Goi Eskolan (ESAPB).

bigarren-etxebizitza

tTok | Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza, 1 - Uztaritze (Lapurdi)

Xehetasunak
Asteartea: 17:00 - 20:00
Asteazkena: 9:00 - 16:00
Osteguna: 15:00 - 18:00
Ordutegi finko honetatik kanpo ere irekia izan daiteke. Nahi izanez gero, edo hitzordua hartzeko deitu, lotsarik gabe.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.