artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Ohitura bortitzak

Erakusketa kolektiboa

2026ko Azaroaren 25etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

ohitura-bortitzak

'Las violentas costumbres' 2026ko Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa deialdian hautatutako erakusketa proiektua da. Urtero bezala, Nazioarteko Giza Eskubideen Egunean, abenduaren 10ean, zabalduko da deialdi honetan

Vitoria-Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak eta Montehermoso Kultur Zentroak elkarlanean aukeratzen duten proposamena. Gasteizko Arpeko elkarteak eta Boliviako Mujeres Creando kolektiboak "Rita Segatok garatutako 'argamasa hierarkikoa' kontzeptua", indarkeria morala jasotzen duena, "eztabaida, gogoeta eta sorkuntza kolektiboko esperientzia artistiko eta politiko" bihurtu nahi dute erakusketan eta hori osatzeko prozesu partehartzailean.

Proposamena mundu osoan ezagunak diren bi pentsalariren ideia originala da: Rita Segato eta María Galindo (Mujeres Creandoko sortzaileetako bat). Segatok berak egingo du erakusketaren komisariotza, eta Bolivian eta Gasteizen erakusketa osatuko duten tailerretan parte hartuko du. Danitza Luna Boliviako artistak, Mujeres Creando taldekoak, koordinatuko ditu erakusketa eta grafika feminista tailer partehartzaileak Montehermoson, azaroaren 16tik 21era, Bolivian egin izan duen bezala 2026ko udan zehar.

Erakusketarekin batera hainbat jarduera egongo dira. Rita Segatoren hitzaldi magistralak, Maria de Maeztu Forum Feministarekin elkarlanean, erakusketaren izenburu bera du, 'Las violentaas costumbres', eta Montehermoson izango da abenduaren 10ean bertan. Abenduaren 17an, Resbaladero argazkilari kolektiboak 'Sutura' fanzinea aurkeztuko du. Erakusketaren zabalik irauten duen denboran, abenduaren 10etik 2027ko urtarrilaren 17ra, ostegun eta larunbatetan, bisita gidatuak eskeiniko dituzte artistek.

ohitura-bortitzak

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.