artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Egiteke duguna

Cristina Gutierrez Meurs

2023ko Otsailaren 10etik
2023ko Martxoaren 19ra

egiteke-duguna
Arkitektura. À‚© Cristina Gutiérrez Meurs

Cristina Gutiérrez Meurs artista, idazlea eta ekintzailea da. 2000. urteaz geroztikegindako lana biltzen duen erakusketa bat da Egiteke duguna. Emakume-ama-herritarbegiradaren bidez, artistak arkitektura patriarkal baten desberdintasun atabikoa etaemakumeen aurkako indarkeria-mota desberdinetara bideratuta dagoela aztertu etasalatzen du.

Amatasuna desira edo inposaketa gisa, gorputza bektore gisa, Espainiako Estatuanegindako haurtxo-lapurreta edo feminizidioak hainbat ikusmen-euskarriren bidezsalatzen dira, gogoetara bultzatzen edo gonbidatzen duten testuekin lotuta. Obraosoak arreta jartzen du emakumeen biktimizazio ezan, borrokatzeko duten gaitasunizugarrian eta aldaketaren eragile gisa duten irudikapen sinbolikoan.

Jarduerak

Otsailen 10ean, ostirala arratsaldeko 18:30ean izango da inaugurazioa. Bertan artistak bisita gidatua eskainiko du.

Otsaila eta martxoan zehar bisita gidatuak eta hitzaldia eskainiko dituzte.

egiteke-duguna
Arkitektura. À‚© Cristina Gutiérrez Meurs

Durangoko Arte eta Historia Museoa | Etxezarreta jauregia - San Agustinalde Kalea, 16 - Durango (Bizkaia)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 10:00 -13:00 / 17:00 - 20:00 | Larunbatak: 11:00 -14:00 / 17:00 - 20:00 | Igandeak: 11:00 -14:00


betebehar-bihurtutako-desira
Cristina Gutierrez Meurs artista eta idazlea, Durangoko Arte eta Historia Musesoan, Egiteke duguna erakusketako obra baten aurrean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Betebehar bihurtutako desira

Ots. 23 | Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko erakusketa bat egin du Cristina Gutierrez Meursek. Bi urteko sormen prozesua izan da, eta egia eta justizia aldarrikatu nahi ditu artelanekin


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.