Urritu (Decrecer)
Bene Bergado
2023ko Ekainaren 29tik
2024ko Urtarrilaren 07ra

- ESPAZIOA: Erakusketa Aretoa
- SARRERA: Dohainik
- KOMISARIOA: Juan Luis Moraza
"Urritu" izenburuarekin, Bene Bergado eskultoreak Azkuna Zentroko Erakusketa Aretorako landu duen erakusketa-proiektu espezifiko bat aurkeztuko du.
Artistak "decrecer" (ez hazi) infinitiboa proposatzen du, egungo gizartean, erregai fosilek eragindako ekoizpenaren eta kontsumoaren hazkunde esponentzial eta mugagabearen aurrean. Ekintzarako aldarri horrek zeharkatzen du Juan Luis Moraza artistak komisariatutako erakusketa. "Desazkundea saihestezina izango da, dela aukera gisa, dela ezinbestez datorkigun kolapsoaren ondorioz", ohartarazi du artistak.
Erakusketako instalazioak eta eskulturak hizketan ari dira desazelerazio baten beharrarekin, mugaren kontzientziaren bidez, energia gutxi eta bizi-aldaketa ezinbestekoak izango dituen etorkizun hurbilera egokitzeko.
Komisarioak zehazten duenez, kode eta sistema desberdinak egituratzen dituen diagrama handi gisa, "Urritu" erakusketak agerian jartzen du artearen eta aztertzen duenaren arteko tentsio dinamikoa: prozesu artistikoen eta gairik esplizituenen artekoa.
Hala, nabarmentzekoak dira instalazio hauek: "Tierra quemada" (Lur errea), lau zati egindako dorre elektriko bat, babesleku edo habitat bihurtua; eta "Generador" (Sorgailua), "1990eko hamarkadatik gaur egun arte artistak egindako obren biltegia pilaketa gisa eratua, obra baten intentsitatea sortzen duen bateria gisa jarduten duena, obra horren aberastasunak eta konplexutasunak benetakoaren kontzientzia izatera behartzen baikaitu", zehaztu du komisarioak.

Azkuna Zentroa | Arriquíbar Plaza, 4 - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
Asteartetik igandera, 11:00 - 20:00

Gabonetako espektakulua
Abe. 20 | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
Piztu dira argiak, eta dendak gainezka daude. Tabernak eta jatetxeak ere borborka, lagun taldez eta enpresa bazkariz gainezka. Zaila suertatzen da tarteka kalean ibiltzea jendeak daramatzan poltsa mordoekin topo egin edo kuadrilla baten algaren artean ezin aurrera edo atzera gelditu gabe.


