artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gabonetako espektakulua

Piztu dira argiak, eta dendak gainezka daude. Tabernak eta jatetxeak ere borborka, lagun taldez eta enpresa bazkariz gainezka. Zaila suertatzen da tarteka kalean ibiltzea jendeak daramatzan poltsa mordoekin topo egin edo kuadrilla baten algaren artean ezin aurrera edo atzera gelditu gabe.

gabonetako-espektakulua

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2023ko Abenduaren 20a

Gabonak datoz. Lagunekin eta familiarekin ospatzeko garaia, ondo eta batez ere asko jatekoa, baina baita urteko gasturik handieneko garaia ere, paper eta plastiko mendiak pilatzekoa.

Algara eta zarata horren azpian, Azkuna zentroko sotoan, bere neurria gainditu duen etorkizuneko mundu baten argazkia prestatu digu Bene Bergadok.Urritudeitzen da berak atondutako erakusketa, eta izena bera Gabonekin bateraezina dirudi; horregatik da oraingoa garai ezin hobea bertatik pasatzeko. Ez dut erakusketa gehiegi deskribatu nahispoilerrikez egitearren, baina bertara biltzen denak, jendetzatik ihes egin eta lasaitasun apur bat lortzeaz gain, naturaren baliabideak mugaraino eraman dituen eta horren ondorioa ordaindu duen mundu baten estanpa aurkituko du.

Gogoangarria da erakusketa, eta gogoetarako ere balio beharko luke. Apokalipsi baten ondorioa izanik, apur bat izutzen du, baina hondakinen artean bada bizi-esperantzarik ere: birsortzearen sinbolo alkimiko diren arrautzak zein krisalida artifizialetan garatzen ari diren larbak. Ez dakigu, ordea, gizakiak diren bertatik sortuko direnak; eta, agian, hobe ez badira, aurrekoek egindakoaren emaitza ikusita.

Apokalipsiaren ondoko aretoan armairu handi bat dago ikusgai, eta, bertan, Bergadok azken 30 urteetan egindako lanak. Ez dakigu sarraskiari aurre egiteko munizioa den edo aurreko mundutik biziraun duen arrastoa. Bergadok bere ibilbidea laburbiltzeko erabili duen sistema bikaina da, estudioko biltegia aretora ekarri izan balu bezala: mini-atzera-begirako-erakusketa erakusketaren barnean.

Bi gauza erakusten dizkigu biltegi-erakusketa honek: gizakiak mundua mugetara eramatearen ondorioen inguruko kezka aspaldikoa duela Bergadok, eta bere narrazio propioa sortzen oso ona dela artista. Izan ere, bikain hautatua dago zer doan eta zer ez doan biltegian: koherentzia perfektua da, hutsunerik gabeko errelatoa. Asmatu du argazkirik ederrena hautatzen: hori da artista arrakastatsuek atzera begirakoetan egiten dutena.Esanguratsua da, gainera, Azkuna zentroan azken urteetanerakutsi dituen belaunaldi bereko hiru emakume artistek aukera baliatu dutela ariketa bera egiteko: Mabi Revueltak, Ana Laura Alaezek eta, orain, Bergadok. Eta hiruren argazkiak izan dira ederrak.

Pasa zaitezte, beraz, zuen Bimba y Lola eta Athleticeko Denda Ofizialeko© poltsekin Azkuna zentrotik. Gabonetako espektakulurik onena bertan dago: apokalipsiaren aierua,gu guztion zain.

urritu-decrecer

Urritu (Decrecer)

Bene Bergado

Azkuna Zentroa (Bilbo, Bizkaia)

2023ko Ekainaren 29tik
2024ko Urtarrilaren 07ra


itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.