artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Zeruratzea

úa Ribeira

2023ko Martxoaren 17tik
2023ko Uztailaren 02ra

zeruratzea
Irriz mendietan, Zeruratzea seriekoa, 2017, À‚©úa Ribeira

úa Ribeira. Zeruratzea úa Ribeira argazkilariak 2016. eta 2020. urteen artean garatutako bost serie biltzen dituen proiektu bat da; Subida al cielo [Zeruratzea], Aristócratas [Aristokratak], Las visiones [Ikuskariak], La Jungla eta Los afortunados [Zorionekoak] serieek osatzen dute, hain zuzen.

Bi solairutan erakusgai jarriko dira 74 lan, baita artistak irudiak bilatzeko baliatutako material lagungarriak ere; hala, haren lanari buruz orain arte egindako erakusketarik osoena eta zabalena izango da.

Bost serieak úak bitarte horretan garatutako lan-moldeari jarraituz sortuak izateak bateratzen ditu. Lan-molde horrek abiapuntu du artistaren galiziar nortasunaren zaurgarritasun sozio-historikoaren aitortza. Pertzepzio horrek atxikita dakar marjinekiko, bestetasunarekiko, bazterketaren mekanismoekiko eta kultura gailena zalantzan jartzeko interesa, baita muga horiek gainditzeko eta gizarte garaikideen parte diren komunitateen eta gizabanakoen artean ezartzen diren egiturazko bereizketetatik at lan egiteko desira ere,zeinak eraman baitu irudiak sortzera komunitate eta gizabanako horiekin batera, ohiko begirada hautsiz, behatzaile soilaren tokitik aldenduz eta topaketaren bidez posizio aktiboa hartuz.

úa Ribeira. Zeruratzeak hainbat lurraldetan kokatuta dago: Erresuma Batuko parke hotzetatik hasi, eta Maroko eta Europaren arteko eta Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugetaraino, tartean direla galiziar lur emankorrak eta andaluziar herri idor bat. Lurralde-hedadura gorabehera, metodologia partekatua izateak eta motibazio politikoak bateratzen ditu bost serieak:

  • Subida al cielo [Zeruratzea]
  • Aristócratas [Aristokratak]
  • Las visiones[Ikuskariak]
  • La Jungla
  • Los Afortunados [Zorionekoak]

Zirriborroak, pinturak, irudiak

Artistaren lan-prozesua ere erakusgai izango da, partez, lau mahaitan: koadernoetan sortutako zirriborroak, idatziak, aipuak, pinturak… Artistaren aurre-azterketaren emaitzak, haren lan-moldea elikatzen dutenak.

Artista

úa Ribeira (As Pontes, Galizia, 1986) argazkilaria da, eta Magnum Photos (Bristol, Erresuma Batua) elkarteko bazkidea, 2018az geroztik. Diseinu Grafikoko gradua atera zuen Bartzelonako Bau Escola de Dissenyn, eta Argazkilaritza Dokumentaleko gradua eskuratu zuen Hego Galesko Unibertsitatean (Newport, Erresuma Batuak). Taillerrak eman ditu zenbait unibertsitatetan, irakasle gonbidatu gisa.

Firecracker Grant for Women in Photography eta Jerwood/Photoworks sariak jaso zituen 2018an, eta Foam Paul Huf eta Prix Pictet sarietako izendatu zuten 2019an.

Haren lanak liburu-formatuan plazaratu ditu Fishbarrek (Londres, 2017), eta orobat agertu dira Thames and Hudsonek argitaratzen duen Firecrackers: Female Photographer Now agerkarian, baita Raw View Magazine aldizkarian ere, "Women looking at Women" alean.

Bakarkako nahiz taldeko nazioarteko erakusketetan erakusgai izan ditu lanak, ICP (New York), Impressions Gallery (Bradford), Ffotogallery (Cardiff), Belfast Exposed, the Beijing International Photography Biennale eta beste zenbaitetan.

Komisarioa

Sonia Berger (Getxo, Espainia, 1976) editorea eta komisario independentea da, Madrilen finkatua. Testu Edizio eta Argitalpeneko lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean, etaItzulpengintza eta Interpretaziokoa Salamancako Unibertsitatean. Argazkilaritzako ikasketak egin zituen Madrilgo Blank Paper eskolan, eta 2000ko hamarkadaren hasieratik hainbat argitaletxerekin lanean jardun du.

Gaur egun, argazkilaritza-liburuetan espezializaturiko Dalpine argitaletxearen zuzendari da, eta, argitalpenen arloko lanaz gainera, argazkilaritzako obren eta obra artistikoen zabalkundea bultzatzen du erakusketen eta programazioen bidez.

Zenbait erakusketa komisariatu ditu, horien artean Blank Paper: Histoires du présent immédiat, Les Rencontres d'Arles eta Jimei x Arles jaialdietan, 2017an, Joan Fontcuberta, Anna Planas eta Pierre Hourquetekin batera, eta Stratégies de reénchantement, Casa de Velázquez eta Instituto Francés de Madrid erakundeentzat, 2018an.

zeruratzea
Irriz mendietan, Zeruratzea seriekoa, 2017, À‚©úa Ribeira

Kutxa Kultur Artegunea | Tabakalera, puru-kaxen plaza - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00


bestelako-narratiben-atzetik
Argazkilari bat, Lua Ribeiraren Aristokratak serieko bi argazkiri begira, Donostiako Artegunea aretoan ikusgai dagoen Zeruratzea erakusketan. GORKA RUBIO / FOKU

Bestelako narratiben atzetik

Mar. 22 | Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]

Lua Ribeira argazkilariak 'Zeruratzea' erakusketa jarri du ikusgai Donostiako Artegunean. Gizarte bazterketa abiapuntu duten bost argazki serie proiektu bakarrean harilkatu ditu


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.