artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bestelako narratiben atzetik

Lua Ribeira argazkilariak 'Zeruratzea' erakusketa jarri du ikusgai Donostiako Artegunean. Gizarte bazterketa abiapuntu duten bost argazki serie proiektu bakarrean harilkatu ditu

bestelako-narratiben-atzetik
Argazkilari bat, Lua Ribeiraren Aristokratak serieko bi argazkiri begira, Donostiako Artegunea aretoan ikusgai dagoen Zeruratzea erakusketan. GORKA RUBIO / FOKU

2023ko Martxoaren 22a | Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]

Fokua bazterkeriaren ideian jarri du azken urteotan Lua Ribeira argazkilariak (As Pontes, Galizia, 1986). Gizarte egiturek aparte utzitako kolektiboengan. Horren froga dira 2016. eta 2020. urteen artean garatu zituen bost argazki serie. Denborak emandako perspektibak are argiago erakutsi dio hori, halere, "modu oso intuitiboan" lan egiten duela aitortzen baitu. "Baina orain, lanok bateratzeak zentzua hartu du niretzat. Horietan, badago motibazio politiko bat bazterketak aztertzeko eta, aldi berean, zalantzan jarriko dituen proposamen bat egiteko; komunitate horien inguruan bestelako narratiba batzuk erakusteko". Bost serieok elkarri harilkatuta ikus daitezke orain, Zeruratzea izenburupean, Donostiako Artegunean, uztailaren 2ra arte.

2018tik Magnum agentziako kidea da Ribeira, eta bere obrarekin orain arte egin den erakusketa zabalena da Tabakalerako beheko solairuan zabaldutakoa. Lanerako metodologiak batzen ditu irudi guztiak; izan ere, Ribeira luzaz egon da komunitate horiekin harremanetan gehienetan, eta elkarbizitza horren fruitu dira argazkiak. Halaber, bazterkeriaren ideiak lotzen baditu ere, irudiak bere egiteko eta interpretatzeko ikuslearen askatasuna aldarrikatu du artistak. "Azalpenak emateak guk eraikitako zerbaiti erantzuten dio azkenean, eta nik gustukoagoa dut ikusleak argazkiei modu bizi, emozional edo intuitiboagoan aurre egitea; hemen ez dago ezer jakin edo ulertu beharrik". Anbiguotasunari tartea uztea ere maite duela gehitu du.

Argazki liburuetan espezializatutako Dalpine argitaletxeko zuzendari Sonia Berger izan da komisarioa, eta haren inguruan argitalpen bat ere osatu du etxeak. Ribeirarekin harremanetan jarri zenean, haren lan ugaria ezagutu zuen. "Eta bost proiektuok ikusita, oso agerikoa egin zitzaigun lotuta zeudela; ez gaiagatik zehazki, ez lekuagatik, baina bai hari batengatik. Bere lanarekin, Luaren asmoa ez da hainbeste lekukotza bat ematea, ezpada komunitate horietara gerturatzea eta bereizkeria horiek zalantzan jartzea".

Argazkiak elkarren segidan jarri dituzte paretetan. 74 dira guztira, tamaina desberdinetakoak. Ez dute bateratzen dituen izenbururik, ez izenik, kokalekurik edo urterik idatzia alboan, eta zaila da serie bat non bukatzen den eta bestea non hasten den antzematea. Hain zuzen ere, sentsazio hori sortzea berariaz bilatu dute artistak eta komisarioak, ikuslearen begirada ahalik eta gutxien bideratzeko asmoz, hari askatasuna emate aldera. Zehaztapen horiek denak ibilbidearen amaieran eta eskuorrian topatuko ditu bisitariak.

Parkeak, maskarak, mugak

Edonola ere, erakusketari izena ematen dion Zeruratzea serieko argazkiekin abiatzen da ibilbidea. Erresuma Batuan osatu zuen sorta, etxegabetzeak jasan dituzten herritarrekin. Parkeetan erretratatu zituen gehienak, maiz mozorro edo maskarak jantzita, irudi atenporalagoak eta mitologikoak sortu nahian, haien testuingurutik atera eta bestelako narratibak eraikitzeko asmoz. Horiek Aristokratak serieko argazkiekin nahasten dira aretoko horman aurrera egin ahala. Galizian hartutako irudiak dira, desgaitasun intelektuala duten andreak bizi diren erakunde erlijioso baten egoitzan; bertan bi uda eman zituen Ribeirak, eta antzerki tailer baten harira ireki zitzaion argazkiak egiteko bidea.

Aretoaren erdian dagoen gela txikiago batean, Ikuskariak saileko argazki sorta dago. Andaluziako Puente Genil udalerrian Aste Santuaren ondotik egiten duten ospakizun erlijioso batean hartu zituen irudiak; prozesio edo ospakizunen aipamenak baztertuta, herritarren bisaiak eta maskarak dira, berriro ere, protagonista.

Eta goiko pisuan, azkenik, mugako lurraldeak eta migrazioa ardatz dituzten bi sail bildu dituzte. Magnumen proiektu bat izan zen Oihana; Mexikoren eta AEBen arteko harresia zeharkatu nahian zebiltzan gizon batzuekin harremana egin zuen inguru hartan artistak. Zorionekoak seriea, berriz, Melillan (Espainia) garatu zuen, eta Marokotik Europara iritsi nahi duten hainbat gazte ditu ardatz.

Gune berean, hiru beira arasatan, Ribeiraren sormen prozesuaren erakusle diren askotariko irudiak bildu dituzte; lanok osatzeko balio izan dioten fotograma, zirriborro eta oharrak daude ikusgai.

Ane Abalde Kutxa Fundazioaren Arte eta Ondare zuzendariaren hitzetan, "gaur egungo dokumentalismo berriaren erreferente bat" da Ribeira. Zaurgarritasunak ez ezik, artistaren lan moldeak batzen du bilduma, haren iritziz ere. "Luak inplikatzea erabakitzen du, komunitateen elkarbizitzan murgiltzea. Ondorioz, bera eta bere begirada ez dira opakuak; irudiaren eraikuntza subjektiboa agerian jartzen du". Era horretan, artistak arreta kontakizun txikietan jartzen duela nabarmendu du Abaldek, iruditeria soziala eraikitzen duten estereotipoetatik ihes eginez. "Luaren lana eta erakusketa tresna boteretsuak dira iruditeria horiek deseraikitzeko".

zeruratzea

Zeruratzea

úa Ribeira

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2023ko Martxoaren 17tik
2023ko Uztailaren 02ra


ukitu

Ukitu

Maider López

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2025eko Urriaren 24tik
2026ko Otsailaren 07ra

zauria-beti-airean

Zauria beti airean

Jorge Rubio

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urtarrilaren 15etik
2026ko Otsailaren 27ra

mundu-zabala-3

Mundu Zabala #3

Juan Aizpitarte, Anne-Laure Garicoix, Olivier Masmonteil

Beatrix Enea (Angelu, Lapurdi)

2025eko Abenduaren 13tik
2026ko Apirilaren 18ra

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

Ots. 02 | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

strong-back-soft-front-egunerokotasunaren-behaketari-buruzko-hausnarketa-artistikoa

Strong Back, Soft Front" egunerokotasunaren behaketari buruzko hausnarketa artistikoa

| 2026ko Urtarrilaren 30a

Maite González Martínez artistaren bakarkako erakusketak, Iñigo Villafranca Apesteguia komisario duela, gelditzeko eta ingurunea begirada lasai eta hurbiletik behatzeko proposamena egiten du. Erakusketa Tabakalerako komisariotza egonaldi deialdiaren emaitza da; bertako komisario eta artistei laguntzea du helburu.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

Urt. 29 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

Urt. 29 | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

Urt. 22 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

Urt. 22 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.