artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun
'Mitologiak' erakusketaren hastapena, Bonnat Helleu museoan. GUILLAUME FAUVEAU

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

Aurreikuspenak zapartatu ditu Bonnat Helleu museoak. Bertako zuzendari Barthelemy Etxegoien Glama kontent agertu da zazpi hilabete pasatu ondotik 100.000 bisitari baino gehiago pasatu direlako museotik, eta testuinguru horretan estreinatu dutelako Mitologiak erakusketa. Azarora artio iraunen duen behin-behineko erakusketa horretan, Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Mexikoko, Ozeaniako eta Afrikako mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, kaleidoskopio formatuko gela batean. Ehun obra inguru biltzen ditu erakusketak;Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoek utzitako obrak jarri dituzte mundu osoko mitologiak elkartu ahal izateko.

Bonnat Helleu museoan mitologiak idazten, biltzen, aktibatzen eta justukiirudikatzen dira, eta lau aditz horien inguruan eratu dute erakusketa, Etxegoienen ustez.Mundua mitologiaren bidezkontatzeko helburuz aritu dira lanean, eta erakusketak ikerketa lan handia eskatu duela zehaztu duBenjamin Caule komisarioak. Ikusgai den emaitzara arribatzeko, mitologia dokumentatu zutenen izen batzuk aipatu ditu, eta, hain zuzen ere, ikertzaile horien liburuak ikusgai jarriko dituzte museokosarrera gela handian. Felix Arnaudin, Eugene Camoreyt, Jose Migel Barandiaran eta Julien Vinsonenak dira obra nagusiak. Liburu horien ezkerrean, testu mitologikoz bete buztinezko taulatxo bat ageri da. JesuKristo aitzineko 2000. urte ingurukoa da, Mesopotamiako Nippur eskualdekoa.

Hortik hurbil, harrigarria badirudi ere,elkarren ondoan ezarri dituzte greziar garaiko Homeroren bustoa eta Owantshooziko artisauek eta diseinatzaileek egin lamina baten maskara. "Mitologiak irudikatzeko hainbat manera daude, eta hemen ikus dezakegu iragana eta oraina batuz mitologia aktiba daitekeela, eta ez dela gauza hila", kontatudu museoko zuzendariak.

"Mitologiak irudikatzeko hainbat manera daude, eta hemen ikus dezakegu iragana eta oraina batuz mitologia aktiba daitekeela, ez dela gauza hila"

BARTHELEMY ETXEGOIEN.Museoko zuzendaria.

Hastapenetik argi utziduerakusketan denboran barnako zubi bat markatu nahi dutela mitologia transmititzeko gisan. Etxegoien:"Mitoak ez dira bakarrik iraganekoak: gure iruditeria garaikidea eraikitzen segitzen dute. Erakusketa honekin, gainera, ohar daiteke gai unibertsala dela mitoena, mundu osoan irudikatzen baitira, hainbat maneraz".

Gai bera hainbat obratan

Mari Garai gelan da erakusketaren muina. Erakustokia modu zirkularrean antolatu dute, obra bakoitzak bertze obrekin mirail efektua ukan dezan. Zentrotik hasita,bazterrei buruz daudeobra guziak, eta labirinto gisako bat osatzen dute denek, elkarri begira balira bezala. Halere, ordena jakin batean bisita daitekeela nabarmendu du Etxegoienek, eta galtzeko arriskurik ez dela azpimarratu du.

Obrarik nabarmenenak presentatu ditu zuzendariak, eta, bertzeak bertze, San Jurgiren bizia irudikatzen duten hiru obra agerian utzi ditu. Esplikatu duenez, bigarren mendean bizi izan zen giristino bat zen Jurgi, eta dragoi baten kontra borrokatu zeneko gudua ikus daiteke zenbait obratan.Hain zuzen ere, Rafaelek irudikatu zuen margolan batean Errenazimentuan. Baina Gaizkiaren eta Ongiaren arteko guduka Musa Ibn Istifanek ere irudikatu zuen beranduxeago, 1699an, buztin errez egin laukitxo batean. Eta San Gregorioren bizi osoa irudikatzen duen Ne'meh al-Musawwiren urre koloreko olio pintura bat ere ikusgai jarri dute, denak elkarren ondoan.

Horien ondoan, elkarrizketan ezarri dituzte hartzaren aldaera mitologiko franko. Batetik, Euskal Herriko ihauteetanagertzen dena irudikatu dute, zutik, gela erdira salto eginen balu bezala. Thomas Loiathoren obra da, ardi larruz, sokaz eta oihalez egina. Hartz handiari kasik kolaturik, berriz, bada Izturitzeko harpeetan (Nafarroa Beherea)atzeman hareharrizko zizelkadura ttipi bat, baita Marquayengo babeslekuan (Frantzia) atzeman silexezko hartz ttipi bat ere. Zizelkadurez gain, Valere BernardenJean de l'Ours grabatuak osatzen du hartzaren historia;emazte baten eta hartz baten harreman batetik sorturiko izakia irudikatzen du.

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.