artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa
Artxiboko irudia. JAI 2021. Arg/ Artium

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, elkarlanean antolatzen dute JAI, Jardun Artistikoen Institutuaren ikerketa-programa, eta, 2022tik aurrera, Oteiza Museoaren parte-hartzea ere badu. Dagoeneko hasiera eman zaio programari Gasteizko museoko lantegi eta espazioetan. Datozen bi hilabeteetan, JAIren zazpigarren deialdian hautatutako hamasei lagunek parte hartuko dute ikasketa-programa honetan, eta irakasleak erakunde bakoitzaren programei lotutako nazioarteko artistak izango dira. Abuztuaren 3tik aurrera, Tabakaleran izangodira, eta, aurretik, egonaldi bat egingo dute Oteiza Museoan. JAI udako eskolaren muina praktika artistikoa da, eta ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu.

Programak arteen arloko profesionalak trebatzen laguntzea du helburu. JAIk ezagutzaren transmisioan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean trukerako espazioak eraikiz.

Ezagutzaren transmisio hori indartzeko, JAIko irakasleak zazpigarren edizio honen deialdia sustatzen duten erakundeen erakusketa-programa eta programa publikoen parte dira. 2026ko irakasleak Mariana Castillo Deball (Mexiko Hiria, 1975), Louidgi Beltrame (Marseilla, 1971), Nora Aurrekoetxea (Bilbo, 1989), Maddi Barber (Lakabe, 1988), Debris Stevenson (Londres, 1990) eta Carla Filipe (Vilanova da Barquinha, 1973) dira. Tutoreak, berriz, Alejandro Cesarco (Montevideo, 1975), Itziar Okariz (Donostia, 1965) eta Ibon Aranberri (Itziar-Deba, 1969) artistak dira.

Prestakuntza-saioak uztailaren 1etik abuztuaren 28ra bitartean egingo dira. Ikastaroa Artium Museoan hasiko da, eta ikasleak hilaren 26ra arte egongo dira bertan. Ondoren, uztailaren 29tik abuztuaren 1era, egonaldi bat egingo dute Altzuzako Oteiza Museoan. Abuztuaren 3tik aurrera, Tabakalerak hartuko ditu ikasketa-programarekin jarraitzeko, abuztuaren amaierara arte.

JAI ikasketa-programa arte-jardueraren inguruko solasa eta haren gaitasunari buruzko elkarrizketak zabaltzeko aukera ematen duen baliabidea da, eta baita horren inguruan sortutako lengoaietan eta subjektibazio moduetan sakontzeko bidea ere. Ikastaroaren dinamika artista-irakasle bakoitzak prozesu horien ikuspegi berezia emateko diseinatuta dago. Hori dela eta, programaren metodologia lantegiaren espazioan eta praktika zehatzen bidez sortzen diren harremanetan oinarritzen da, teoria hutsean baino gehiago.

JAIren zazpigarren deialdira baldintza teknikoak betetzen zituzten 45 hautagai aurkeztu ziren. Horien guztien artean, programaren ikasketa-batzordeak (Itziar Okariz, Alejandro Cesarco eta Ibon Aranberri tutoreak, Catalina Lozano, Artium Museoko komisario burua, eta Oier Etxeberria, Tabakalerako Programa Publikoen arduraduna) 16 aukeratu zituen, txostenean aurkeztutako lanaren interesa, kalitatea eta hautagaiek beren aurkezpenean adierazitako helburuak ikasketa-programaren ildoetara zenbateraino egokitzen ziren kontuan izanda. Hautaketak parekotasun-irizpideak ere izan ditu kontuan, eta, azkenean, talde anitz eta askotarikoa osatu da parte-hartzaileen jatorri geografikoari, belaunaldien arteko harremanari eta arte garaikidearen hizkuntza eta diziplinen aniztasunari dagokienez. Batzordeak, gainera, sei parte-hartzaileri matrikula- eta mantenu-bekak ematea erabaki zuen.


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.