artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Zilueta eta bestelako historiak

Irene Kopelman

2026ko Urriaren 03tik
2027ko Martxoaren 28ra

zilueta-eta-bestelako-historiak

Irene Kopelmanen (Córdoba, Argentina, 1974) bakarkako erakusketa honek artistak hainbat testuingurutan garatu dituen lanak biltzen ditu, baina baita ekoizpen berria ere, Araba eta Burgosen artean dagoen Peña Karriako formazio geologikoekin lotura zuzena duena. Proiektu hau ikerketa- eta prestaketa-bidaia askoren emaitza da, eta proiektu berri honetatik abiatuta egituratu da batez ere erakusketa, baina baita artistak 2003tik hona garatu duen argitalpen-lan zabaletik abiatuta ere.

2002an Argentinatik Herbehereetara joan zenetik, Kopelmanek modernitatean "Natura" gisa eratzen denaren irudikapenak arakatu ditu, Europako tradizio piktorikoetan errotutako paisaiaren nozioa barne. Hainbat museotako bildumekin lankidetzan aritu ondoren, haren lana paisaiarekin aurrez-aurre jartze fisikora bideratu zen, irudikapenaren ideian sakonduz, eta horrek munduko hainbat geografia eta ekosistematara eraman du.

Kopelmanek epe luzeko ikerketa zabalak egiten ditu hainbat testuinguru, formazio geologiko, ekosistema espezifiko eta laborategi zientifikotan. Proiektu bakoitzak bere kasako baliabideak behar ditu aurkikuntzak gauzatzeko eta esperientzia euskarri iraunkor batean gordetzeko. Prozesua funtsezkoa da praktikan, eta pisu handia du lanaren azken emaitzan.

Praktikaren zati gisa, argitalpen-proiektuak haren lanaren elementu garrantzitsuak dira, ikerketa-prozesuak eta irudikapenari buruzko hausnarketak modu koherentean garatzen baitira. Argitalpen-sail horiek erakusketa-formatuaz harago zabaltzeko ere balio dute.

zilueta-eta-bestelako-historiak

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.