artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten
San Telmo Gauaren irudi bat. Arg/ STM

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

Irekiera berezi honekin, museoaz giro berezian gozatzeko aukera izango da erakusketak, zuzeneko musika eta artea uztartuz.

20:30etik 24:00etara bitartean zabalik egongo dira, doako sarrerarekin, museoko eliza, klaustroa eta une honetan ikusgai dauden bi erakusketa nagusiak: batetik, Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamen eta amildegi bat eta, bestetik, Modernitatea marraztu (1864-1968). Marrazkiak Fundación Mapfre eta San Telmo Museoaren bildumetan.

Aurtengo ekarpen berezia Fresco kultur elkartearen eskutik etorriko da; izan ere, klaustroa berariaz egun honetarako sortutako esku-hartze artistiko eta musikal baten agertoki bihurtuko dute.

San Telmo Gauean zabalik egongo diren bi erakusketetan oinarrituta, Xabier Zirikiain artistak eta Ander Pérez de Arenaza animatzaile, ilustratzaile eta artistak zuzeneko obra bat egingo dute, gauean zehar forma hartuz joango dena. Esku-hartzea erakusketetako materialen, testuren eta koloreen unibertso bisualetik sortuko du zuzenean. Hala, bisitariek sorkuntza berria nola garatzen duen ikusi ahal izango dute denbora errealean.

Proposamen musikala Mario Azurzaren eskutik etorriko da, eta horretarako propio diseinatutako DJ saio bat eskainiko du. Hau ere aldi baterako erakusketetan inspiratuta egongo da. Saioa giro lasaiagoarekin hasiko da eta pixkanaka soinu eta erritmo dinamikoagoetarantz eboluzionatuko du gauak aurrera egin ahala.

DJ set-a Xabier Zirikiainek diseinatutako instalazio artistikoan integratuko da. Instalazioak DJaren kabina inguratuko du eta zuzeneko sorkuntzarako euskarri ere izango da, musikaren, ilustrazioaren eta espazioaren arteko etengabeko elkarrizketa sortuz.

Horrez guztiaz gain, taberna zerbitzua ere egongo da.

Udaro, San Telmo Gauak museoaz eta erakusketez ezohiko moduan gozatzera gonbidatzen ditu bisitariak, eta, aurten, gainera, Frescoren proposamenak erakusketen hormak zeharkatuko ditu, horietan inspiratutako pieza artistiko baten sorkuntza zuzenean ikusteko aukera eskaintzeko.


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.