artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta
'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' erakusketako irudi bat. JON URBE / FOKU

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

Beltza eta gerra. Kolore bat eta hondamendi bat, askotan elkarrekin agertu ohi direnak; izan ere, gerra aipatuta, askori kolore ilunak datozkie burura, irudi bortitzekin eta gordinekin batera. Francisco de Goya margolariari(Fuendetodos, Aragoi, Espainia 1746 - Bordele, Okzitania, 1828) ere ezagunak zitzaizkionirudikapen horiek, Espainiako Independentzia Gerra bizi izan baitzuen (1808-1814), eta hain justu, horixe bera irudikatu zuen laurogei estanpatan. Ez zituen inoiz argitaratu, testuinguru politikoa zela medio, beldur baitzen lan horiek zer-nola hartuko ziren. 1863an atera ziren argitara irudiak, eta Donostiako San Telmo museoak berreskuratu egin ditu orain. Robert Motherwell (Aberdeen, Washington, AEB, 1915 - Provincetown, Massachusetts, AEB, 1991) margolari estatubatuarraren lan batekin batera zintzilikatu dituzte museoko hormetan, Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat izenpean.

Goyak 64 urte zituela piztu zen gerra, eta, Bera Legasse San Telmo museoko gidak azaldu duenez, gerrako "asimetria" erakutsi zuen marrazkietan. Hamahiru urtean —1810etik 1823ra—, gerraren pasarte "gordinak" jorratu zituen, jazotakoa ez baitzuen modu heroikoan erakutsi nahi izan. "Urteetan, gerrako borrokak modu oso heroikoan erakutsiizan dira;nahiz eta galdu, modu noblean erakusten zituzten. Goyak, aldiz, ez", zehaztu du Legassek. Hala, nabarmendu du Goyari esker"haustura handi bat" izan zela margolaritzan, "hura izan baitzen gerra modu bortitzean erakutsi zuten lehenengoetakoa".

Erakusketaren bitartez erakutsi nahi izan dute gerra nola irudikatu izan den artearen historian. Horregatik gehitu dute Motherwellen koadro bat: Iberia (1958). "Motherwell oso sentibera izan zen 36ko gerrari zegokionez, eta konpromiso morala oso garrantzitsua zen harentzat", kontatu du Legassek artistaren inguruan.

Goyaren laurogei estanpak zenbakituta daude, baina gidak argitu du ez dituztela irizpide horren arabera ordenatu erakusketan, gaiaren arabera baizik.

'Lekukoaren etika'

Erakusketaren lehen atalean lekukoak ageri dira; izan ere, gertaerak kontatzeko garaianduten garrantzia islatu nahi izan zuen Goyak. "Ez zituen soilik boteredunak irudikatu;herritarrak nabarmendu zituen, gerra nola bizi izan zuten islatzeko". Estanpa guztietan ageri dira lekukoak; zer gertatzen ari den ikusten dute, bigarren planoan betiere.

Legassek azaldu du zaila dela jakitea ea margolariak eszena horietako batzuk ikusi zituen edo ez, baina jakin badakite gertakari askoren lekuko izan zela. Entzunez izan zuen beste batzuen berri. Gainera, bitxikeria gisa, gidak kontatu du marrazki batzuetan Goyak bere aurpegia margotu zuela lekukoen artean.

'Matxinadaren keinua'

Matxinoakere margotu zituen, bereziki emakumeak. Eta heroirik erakutsi nahi ez zuen arren, emakumezko heroiak irudikatu zituen. Zaragozako Agustina, kasurako: "Aragoiko herriaren erresistentziaren ikur izan zen Espainiako Independentzia Gerran". "Emakume horrek sekulako lana egin zuen herritarrak babesteko", azpimarratu du gidak, eta gaineratuez zela ohikoa halako irudikapenetan emakumeak agertzea.

'Gorputzak: izugarrikeriaren materia'

Hirugarren atalean, irudi "bereziki gordinak" biltzen dira, Legassek adierazi duenez. Gorputzak dira gai nagusia, eta zuhaitzetatik eskegitako gorpu mutilatuak, urkatzeak eta bortxaketak ageri dira. Lekukoak daude inguruan, familiakoak gehienetan. Gidak adierazi du badela arrazoi bat bortxaketak modu horretan irudikatzeko: "Erakusten du bortxaketek, erasoa jasandako emakumeei ez ezik, ingurukoei ere eragiten dietela".

'Hobiak eta hustasuna'

Kalean botatagelditu ziren gorpuak ageri dira beste hainbeste estanpatan. Testuingurua azaldu du museoko langileak:"Napoleonen armadak debekatu egin zuen hildakoeihilobiak egitea". Goyak horiek guztiak irudikatu zituen kolore beltzarekin, iluntasuna nagusi dela. Gidak gaineratu dugertakarien inguruan "ohar politiko bat" egitea zela Goyaren helburua.

'Iberia'

Artistaren estanpen artean dago Motherwellen Iberia obra. Irudi txikien artean, nagusitu egiten da koadroa: abstraktua da, eta mugimendua antzematen da iluntasunaren barruan. Baita argitasun pixka bat ere, izkina batzuria baita. "Egiari izkinez egitea nahi zuen artistak. Ez dakigu zer irudikatu nahi zuen, esperantza edo desagertzen ari den desesperantza", argitu du gidak.

'Erreguaren alferrikakotasuna'

1811n, goseteak Madril astindu zuen, eta32.000 pertsona inguru hil ziren udan. Ez zegoen ia janaririk, eta hori nabari da margolariaren hainbat iruditan. Marrazki berean, aberatsak eta txiroak ageri dira, eta gerturatuz gero,ikus daiteke aberatsa barrezari dela. "Alegia,dirudunei bost axola zitzaiela zer gertatzen zen", azpimarratu du Legassek. Estanpa batean, gainera, emakume bat ageri da bere burua prostituitzen, hein batean"pobreziari aurre egiteko".

'Gizagabetasun berri bat'

Animaliak ageri dira beste estanpa batzuetan; animalia hiztunak, hain zuzen. Gidak kontatu du margolariak "kritika sozial gogorra" egiteko erabili zuela bide hori; batez ere, elizaren auska egiteko. Irudi batean, fraide bat ageri daoreka galtzen. Beste irudi batek, berriz, 1812an sinatu zen Cadizko konstituzioari kritika egiten dio. Asto bat, putre bateta saguzar battopa daitezke hartan.

'Hau zoramena!'

Goyak gerrarekin "etsita" amaitu zuen,gidaren arabera: "Esaten zuen: 'Gerra zertarako?'". Bada, kaosa edota "amesgaizto bat" irudikatzen dute azken ataleko irudiek. Animaliak ageri dira berriz, baita "irrazionaltasuna" ere, Legasseren hitzetan. Izan ere, "Goyak errealitatea erakutsi nahi zuen,egia azaleratuta".


amaia-molinet

Amaia Molinet

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Ekainaren 23tik
2026ko Irailaren 06ra

bideko-ezustekoak

Bideko Ezustekoak

Graciela Iturbide

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2026ko Agorrilaren 30era

espazioaren-hustura

Espazioaren Hustura

Jorge Oteiza

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Maiatzaren 07tik
2026ko Agorrilaren 30era

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 27a

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 2026ko Ekainaren 26a

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

artea-eta-erlijioa

Artea eta erlijioa

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 25a

Aita santuak Espainiara eta Kataluniara egin berri duen bisitaldia dela-eta Arantza Santestebanek idatzitako Begirada altxa izenburuko artikuluan irakurri nuen erlijioaren zeregina ez dela ikusezina denaren gaineko informazioa ematea, pertzepzioa eraldatzea baizik.

lorategi-bertikalak

Lorategi bertikalak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 25a

HIRUGARREN PAISAIA | Artista: Maria Azkarate. | Non: Nafarroako Museoan, Iruñean. | Noiz arte: 2027ko apirilaren 4ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.