artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Arrotz

Joan Fierro

2023ko Martxoaren 10etik
2023ko Apirilaren 16ra

arrotz

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.

Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.

  • Aretoa: Jovellanos
  • Asteartetik larunbatera:11:00 -14:00 / 17:00 - 20:00
  • Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00

Arrotz' performance eta ikus-entzunezkoen arloetako proiektua da eta atzerritartasunarekin lotutako imajinario hegemonikoei aurre egitea eta horiek ebaluatzea du xede: zaurgarritasuna, itxaropena eta tragedia. Ideia horiek, absurdutasuna zeharkatuz, plano existentzialistara estrapolatzen dira.

Asmo hori Bilboko kaleetan egindako ekintza txikietan gauzatu zen eta, horien bidez, still-film izenekoen segida alegorikoa eratu eta erregistratu zen. Horrek finkatzen dituheterokronia eta gertaeraren moduko kontzeptuen, eta argazkigintzaren eta erakusketako bideoaren arlo hedatuaren arteko erlazioak.

Ideia horiekin lotuta, 'Atzerritarra' litzateke Joanen lan egiteko modua. Absurdtasuna eta denbora anitza barneratzen ditu performancea eta ikus-entzunezko irudia gertakari bihurtzen dituzten katalizatzaile gisa, eta atzerritarraren irudia produktiboak edo normatiboak ez iren gorputzaren sinekdoke gisa berriro kokatzeko formatu egoki gisa, XXI. mendeko kapitalismo digitalaren testuinguruan.

Joan Fierro

Joan Fierrok Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean eta Malagako Unibertsitatean ikasi zuen Arte Ederren gradua. 2022an, Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa masterra amaitu zuen. Gaur egun, doktoregaia da EHUn, eta gorputzaren eta irudi infografikoaren arteko erlazioa ikertzen du, adimen artifizialak eragindako inguruneetan. Bere jardunean, artea ekoizpen biopolitikotzat hartzen du, eta bereziki interesatzen zaizkio gorputza eta haren gainean eraikitzen diren imajinarioak kodetzeko gailuak.

Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du, Kolonbian zein Espainian. 2016 eta 2022 artean, Bogota, Málaga, Bilbo, Leioa eta Erandion erakutsi zituen bera lanak. 2022an, bigarren saria jaso zuen EIA21 lehiaketan (Erandio). Aurten, Alacanteko Unibertsitateko Museoak (MUA) bideratutako Pluri-identitats III. arte bienalean erakutsiko du bere lana, eta Montehermoso kulturuneak artistaren lehenengo banakako erakusketa hartuko du, "Arrotz" izenburuarenpean.

Arrotz (pdf)
arrotz

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


ahots-mutuak
Joan Fierroren Arrotz erakusketan ikusgai dauden ikus-entzunezko piezetako bat, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Ahots mutuak

Mar. 22 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Joan Fierro. 'Arrotz' | Non: Montehermoso kulturgunea, Gasteiz. | Noiz arte: Apirilaren 16ra arte.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.