Aurora Bengoetxea berrikusten
Aurora Bengoetxea
2023ko Martxoaren 24tik
2023ko Maiatzaren 28ra

Erakusketak Aurora Bengoetxearen beraren 30 bat obra biltzen ditu: margolanez gain, litografiak eta collageak, baita eguneroko batzuk ere; tartean, San Telmo Museoak berriki eskuratutako bi koadro. Gainera, osagarri, bada ikus-entzunezko bat.
Aurora Bengoetxeak (1943-1991) oso unibertso plastiko pertsonala eraiki zuen, non mendiak figura bihurtu ziren, eta figurak, mendi. Gizakiak Naturara itzuli behar zuela erreklamatu zuen beti, eta haren margolan, grabatu eta litografiak paisaiaren poetika oso berezi eta koloretsua dira.
Maiatzaren 28ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa, eta, guztira, lau bisita gidatu antolatu dira, egun hauetarako, doan —ez da beharrezkoa aurrez izena ematea—:
- Martxoak 31
- Apirilak 8
- Apirilak 28
- Maiatzak 13
Bisiten esparruan ez ezik, betiko ordutegian ikusi ahalko da erakusketa: ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 21:00etara bitartean eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era bitartean.

Menchu Gal | Urdanibia plaza, 5 - Irun (Gipuzkoa)

Amesten dudana
Api. 13 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]
'Aurora Bengoetxea berrikusten' | Noiz arte: maiatzaren 28ra arte | Non: Menchu Gal aretoan (Irun, Gipuzkoa).


