artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Gerundi circular

2022ko Irailaren 13tik
2023ko Urtarrilaren 15era

gerundi-circular

Gerundi circular(2021) bideo-instalazioak hizkera juridikoak, koroporazioek eta administrazioak gerundioa denbora-espazio moduan erabiltzeko duten moduaz dihardu: inoiz amaitzen ez den "oraina" luzatzen tematzen den orainaldia.

Claudia Pagès-en (Bartzelona, 1990) Gerundi circular (2021) bideo-instalazio hipnotikoak munduko itsas ibilbideak, jargoi juridikoa eta egungo kapitalismoaren ezaugarri diren salgaien eta pertsonen fluxu nekaezina ditu ardatz. 360 graduko begizta jarraitu batean grabatua, filmak hiru performerren keinu erritmikoak eta eskuz idatzitako testuen geruzak konbinatzen ditu, hainbat sekuentzietako bideo-musikaletan.

Kontaketa panoramiko hori Bartzelonako merkataritza-portuaren etorkizunarekin eta orainarekin lotutako hiru espaziotan garatzen da: World Trade Center -ontzi itxurako negozio-zentroa-, XIX. mendeko aduana-eraikina eta olatu-horma. Gerundi circular instalazioak, hiriko zirrikitu logistikoen lekuko egiten gaitu, itsasoko espazio zabalaren eta azpiegituren, portaeren eta giza sorkuntzako lengoaien arteko ageriko tirabirarik gabeko interfaze gisa.

Claudia Pagès artistaren lana hainbat modutan hedatzen eta uzkurtzen da. Bere prozesuan, hitzak, gorputzak eta mugimenduak norabide askotan zirkulatzen dute, hurbileko ingurunearen entzute kritikotik eta idatzizko erregistrotik igarotzen diren mikrokontakizunen sare linguistikoa marraztuz. Bere azken lanetan, Pagèsek bidalketa-sistema eta jurisdikzio-hizkuntzarekin duen lotura izan ditu ardatz, non bi eremuek gerundio konstante eta bortitz batean jarduten dute: subjektua deshumanizatzen eta objektibatzen duen aditza.

Lan hau Bartzelonako Museu d 'Art Contemporani MACBAk eta ELAMOR-ek elkarrekin ekoitzi dute.

gerundi-circular

Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00


gerundioaren-buelta-biolentoa

Gerundioaren buelta biolentoa

Ira. 29 | Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]

Claudia Pagesen 'Gerundi circular' bideo instalazioa jarri dute ikusgai Tabakaleran, urtarrilera arte


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.