artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Phyllida Barlow

Phyllida Barlow

2023ko Maiatzaren 24tik
2023ko Urriaren 22ra

phyllida-barlow

2023ko maiatzaren 24tik aurrera, Phyllida Barlow artista britainiarraren erakusketa izango da Chillida Lekun.

Erakusketak tamaina handiko lanak, eskulturak eta paper gaineko lanak bilduko ditu Zabalaga baserrian.

Eduardo Chillidaren lanak garrantzi handia du aspalditik Barlowrentzat. Bere piezek Chillidaren obraren azterketaren mugak gehiago zabalduko dituzte, orain Barlowen eskultura "antimonumentalen" testuinguruan kokatuko direnak. Pieza hauek eguneroko bizitzako materialekin eginak dira, hala nola, kartoia, ehuna, kontratxapatua edo zementua.

Bere piezek — askotan kolore bibragarriz margotuak — Chillidaren obrarekin bat egiten dute grabitatea, masa eta materialtasuna bezalako funtsezko elementu eskultorikoen esplorazioan, eta Barlowk horiek egiteko prozesuaren berri ematen duten nahita utzitako pistetan ikusgai.

phyllida-barlow

Txillida leku | Jauregi Bailara, 66 - Hernani (Gipuzkoa)


malgutzen-diren-mugak
Arg/ Chillida Leku

Malgutzen diren mugak

Ira. 20 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Phyllida Barlow | Lekua: Hernaniko Txillida Leku museoa. | Noiz arte: Urriaren 22ra arte.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.