artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Pertsona, foto, kopia

Julia Spínola

2023ko Ekainaren 02tik
2023ko Abenduaren 10era

pertsona-foto-kopia
Philip (Atelierraren bista), 2023

A2 aretoa. Erakusketa honetan, Julia Spínolak (Madril, 1979) aurretiaz landutako lanak aurkeztuko ditu, erakusketa honetarako berariaz sortu dituen obra berriekin elkarrizketan. Lan berrietan, bere burua eta beste artista batzuk "kopiatzen" ditu, bide horretatik ikertzeko forma eskultorikoen eta forma horiek estaltzen dituzten testuren errepikapenak dakarren plazera nahiz bolumen horiek museoko espazioan kokatuta daudelarik sortzen dituzten erlazioak.

Artistaren aurretiko aurkezpenetan bezala, Spínolak lanerako material gisa darabil argia, bere obrara hurbiltzeko modu desberdinak sortzeko baliatzen baitu. Espazio jakin baten baitako espazioan bere piezen artean topaketa sotilak sortzeari ematen dion garrantziak ikusleari biziarazten dio gauzatzen ez den gertaera batean parte hartzeko esperientzia, materialtasun artegagarriez inguratuta eta haiekin erlazioan. Ikusgarritasun-maila desberdinen potentzialtasunaren bidetik, erakusketa aldatuz doa erakusketa-aretoetako argi-baldintza aldakorren arabera, egunean zehar, baina baita museoko espazioan dagoen hilabeteetan zehar ere.

Julia Spínolaren lana bakarka erakusgai izan da honako zentro hauetan, besteak beste: Fundació Miró, Bartzelona (2020); ARTIATX, Bilbo (2020); CA2M — Centro de Arte 2 de Mayo, Madril (2018) eta Halfhouse, Bartzelona (2016). DAADren (Berlin) egoiliarra izan zen, eta El Ojo Crítico de Artes Plásticas de Radio Nacional de España saria eskuratu zuen 2013an.

Erakusketa hau Centre rhénan d'art contemporain (CRAC Alsace) erakundearekin lankidetzan antolatu da.

pertsona-foto-kopia
Philip (Atelierraren bista), 2023

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


argiztapenak-duen-gizatasuna
Julia Spinola | Arg/ Jaizki Fontaneda / FOKU

Argiztapenak duen gizatasuna

Eka. 05 | Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]

Argiarekin egiten du jolas Julia Spinola artistaren 'Persona, foto, copia' erakusketak. Hamar urteko ibilbidea biltzen dute artelanek, eta abenduaren 10era arte egongo dira ikusgai Gasteizko Artiumen


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.