artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Argiztapenak duen gizatasuna

Argiarekin egiten du jolas Julia Spinola artistaren 'Persona, foto, copia' erakusketak. Hamar urteko ibilbidea biltzen dute artelanek, eta abenduaren 10era arte egongo dira ikusgai Gasteizko Artiumen

argiztapenak-duen-gizatasuna
Julia Spinola | Arg/ Jaizki Fontaneda / FOKU

Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]
| 2023ko Ekainaren 5a

"Zer izan daiteke pertsona bat?". Erantzunak eragin dezakeen gatazkaren harira sortu du Julia Spinola artistak Persona, foto, copia erakusketa berria. Gizakiaren ohiko irudikapenarekin apurtu nahi izan du artelanekin eta, horretarako, antropologia, tradizioa eta filosofia izan ditu sorkuntzan oinarri. Fotometria erabili du obrak egiteko, eta, gainera, berebiziko garrantzia eman dio argiztapenari. "Ez da erraza argi naturala duten gelak aurkitzea museoetan, eta horrekin jolastu nahi nuela garbi izan nuen hasieratik", esan du sortzaileak. Duela hamar urte egin zituen erakusketako obrarik zaharrenak, baina badaude ere bereziki museoan jartzeko eratu dituen batzuk. Abenduaren 10era arte egongo da erakusketa zabalik, Gasteizko Artium museoan.

Bi espaziotan banatu du Spinolak eskultura eta serigrafia bilduma. Gela handienean jarri ditu gehienak, bertako leiho txikietatik sartzen den argia artelanen formarekin eta materialtasunarekin jolas dadin. Eskultura bakar bat jarri du, ordea, ondoko gela ilunean: Rizo. Uhin itxura du, eta ile xerlo batetik sortu zuen. "Kizkur hori zuen pertsonaren ilea beltza zen, eta argirik gabeko espazio hau egokia iruditu zitzaidan iluntasunaren sentsazioa transmititzeko". Gela ilun horretan, gehiago kostatzen zaio begiari eskulturaren nondik norakoak antzematea, eta denbora hori da, hain zuzen, Spinolarentzat garrantzitsuena. "Argiz beteriko leku batean ere gauza bera gertatzen zaio begiari". Iluntasunak, baina, norberak ikusten eta ikusten ez duenarekin jolasteko aukera eman dio. "Etengabean aldatzen dira formak eta testurak".

Beste artista batzuek aurretik sortutako eskulturak bere erara interpretatu ditu sortzaileak, gogoko zituen artelan horiek munduari eskaini eta erakutsi nahi zizkiolako. Historiaurrean egiten zituzten silexen itxura eman dio, esaterako, eskulturetako bati. "Silex baten argazkia aukeratu eta berehala eskaneatu nuen; hiru dimentsioko figura bihurtu nahi nuen ondoren". Artearen alderik "primitiboenak" eraman zuen pieza hori egitera, eta, azkenean, giza tamaina ere eman zion. "Zutik dagoen norbait alboan duela aztertzea da niretzat adierazgarriena; iruditzen zait bizi gehiago duela". Silex Margiela du izena obrak, eta sokaz eta pisuz egindako lepokoa du zintzilik geziaren puntak. "Pieza originalaren zerbait izango du beti, baina inoiz ez dio aldakor izateari utziko".

Sexuan, animaliak

Erakusketaren azpititulua sortu beharko balu, "sexu ez gizatiar" izendatuko luke Spinolak. "Sexua da gizatasun gutxien adierazten duen ekintza: animalia egiten gaitu, edozer apurtzeko prest egoten gara". Horren inguruan egiten diren irudikapenek dute, artistaren arabera, giza izaera. Gizatasun itxura eman nahi die berak artelanei. Ordea, animalia batean oinarritu zen Watana eskultura sortzeko: "Gorila batek egindako korapiloak irudikatzen ditu". Vinciane Despreten Et si les animaux écrivaient? liburuari egiten dio erreferentzia, eta izen bereko bi piezak osatzen dute artelana.

Plazera eta barrea eragiten dizkioten artelanak sortzea da artistaren eguneroko nahia. Eta zehaztu du: "Ez bakarrik tailerrean nagoenean, baita museo batean jarrita ikusten ditudanean ere". Hala gertatzen zaio, hain zuzen, Philip Artiumeko erakusketako eskulturarekin. "Aurrean jartzen naiz, zutik, eta grazia egiten dit" Guztiz abstraktua da, eta norberak modu desberdin batean interpreta dezake, baina artistari bereziki barregarria iruditzen zaio. "Ezin izan diogu barre egiteari utzi hemen erakusketa prestatu bitartean".

Persona, foto, copia erakusketa atzo goizean aurkeztu bazuen ere, proiektu berrietan pentsatzen jarraitzen du Spinolak. "Etorkizuneko erakusketaren batean, argi erregularrekin lan egitea gustatuko litzaidake". Hamaika aukera ematen dizkio berari argiak: "Argiztapenak obra bakar batetik beste kopia asko egitea ahalbidetzen dit".


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.