Vestirme mal y desvestirme mucho
Sara Ayesa
2023ko Ekainaren 01etik
2023ko Uztailaren 02ra

Jovellanos aretoa.
Asteartetik larunbatera:11:00 -14:00 / 17:00 — 20:00. Igande eta jaiegunetan: 11:00 — 14:00
Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.
Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.
"…Konturatu naiz nire obran nahiago dudala baldartasuna erraztasuna baino. Margotzerako garaian, gaizki egin nahiko nuke, nahiz eta ez den erraza gaizki egitea. Dagoeneko egiten badakidana eginez aukera gutxiago daude ikasteko eta prozesuan sakontzeko; horretarako, krisian sartu beharko nintzateke sarritan, hasieran emaitzekin identifikatuta sentitu gabe, baina denborarekin horiek aitortzeko eta balioa emateko gai izan beharko nuke…"
(Sara Ayesa)
Biografia
Arteko gradua eta Pintura masterra egin zituen EHUn. 2019an, Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak emandako tailerrean parte hartu zuen eta, 2021ean, laSIAk antolatutako Harri, Orri, Ar mintegian. 2022an Tabakalerako artista egoiliarra izan zen. Erakusketa kolektiboetan erakutsi ditu haren lanak: "Boogity Shu", Bizkaiko Batzar Nagusietan; "Under grass", HARRIAK programaren barruan; eta "Karaoke", AZPI Kultur Elkartean.

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)
Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00

"Ez dut ezer aurreikusten; emaitza sortuz noa"
Eka. 09 | Unai Etxenausia [BERRIA.eus]
"Dena zalantzan jarri" nahi izan du Aiesak Gasteizko Montehermoso kulturuneko erakusketa berrian.'Vestirme mal y desvestirme mucho' uztailaren 2ra bitartean egongo da ikusgai.


