artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"Ez dut ezer aurreikusten; emaitza sortuz noa"

"Dena zalantzan jarri" nahi izan du Aiesak Gasteizko Montehermoso kulturuneko erakusketa berrian.'Vestirme mal y desvestirme mucho' uztailaren 2ra bitartean egongo da ikusgai.

ez-dut-ezer-aurreikusten-emaitza-sortuz-noa
Arg/ Berria

Unai Etxenausia [BERRIA.eus]
| 2023ko Ekainaren 9a

Sortzen hastea, beste barik. Ziurrenik, emaitza zein izango den jakiterik ez da egongo. Ez du zertan perfektua izan; zerbait eragin behar dio ikusleari, hori da baldintza. Ez al da hori artearen eta artisten funtsa? Dena zalantzan jarri, eta gauza berriak sortu, ikusleak aparteko zerbaitez goza dezan.

Gasteizko Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan ikusgai dago Sara Aiesaren (Donostia, 1997) Vestirme mal y desvestirme mucho erakusketa (Gaizki jantzi eta asko erantzi), uztailaren 2ra arte. Kulturuneak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak batera sustatu duten erakusketa sortako laugarrena da.

"Vestirme mal y desvestirme mucho" abesten du Rosalia artistak Raw Alejandrorekin daukan Promesa abestian. Izen berbera jarri diozu zure erakusketari. Nola okurritu zitzaizun izenburu hori?

Azken unera arte ez nekien zer izen jarri nahi nion erakusketari. Aspalditik pentsatua nuen izena aldatu behar nuela banekien, hori bai; ez bainintzen identifikatua sentitzen. Orain sentitzen dudanarekin harremana izan behar zuen, eta nire pintatzeko moduarekin lotura izan. Beraz, abestiak ez dakit, baina esaldiak asko eragin ninduen entzun nuen lehenbiziko aldian.

Ez duzu arroparik erakusten erakusketan, margolanak baizik. Zer harreman dauka koadroekin?

Jende askok pentsatuko du oihalen erakusketa bat edo tankerako zerbait izango dela erakusketaren izena irakurtzen duenean, baina ez du zerikusirik: esaldiaren funtsa da garrantzitsuena, eta ez da hitzez hitz ulertu behar. Askotan, ondo margotzea teknikaren hobekuntzarekin lotzen da. Teknika perfektuari garrantzia kendu nahi diot: "Gaizki janztea". Nire ustez, teknika ez da garrantzitsuena, baizik eta interesatzen zaizun zerbait pentsaraztea eta transmititzea. Bestalde, margotzeko ohiturak hautsi nahi ditut, beste bide batzuk aztertu, eta dena zalantzan jarri: "Asko eranztea". Etengabe aldatzen dut, nahi dudana lortu arte.

Inprobisazioa oinarri dute margolanek. Emaitzak baino, prozesuak dauka garrantzi handiagoa?

Ez dut ezer aurreikusten; emaitza sortuz noa. Margotzen hasten naizenean, ez dakit zein izango den emaitza. Argazki batekin hasten naiz sarri; hori izan ohi da abiapuntua. Baina ez dut antza izatea bilatzen. Ez dakit zer aterako zaidan marrazten hasten naizenean, prozesu aldakor eta espontaneoa da.

Koadro bakoitza independentea da bere horretan. Baina ba al daukate loturarik?

Denak garai bertsuan egin ditut. Uste dut nuen helburu beraren parte direla, beraz. Koadro bakoitza independentea da, baina saiatzen naiz eta nahiko nuke koadroek elkarren artean harreman handiagoa izatea. Horregatik, erakusketan saiatu naiz konposizioari koherentzia bat ematen, espazio eta koadro bakoitza kontuan hartzen. Dena bere osotasunean ikusi nahi dut.

Zure lehenengotariko erakusketa da Montehermosokoa. Lehenbizikoz tailerretik atera dituzu hainbat margolan. Sortzen jarraitzeko, beharrezkoa da zure lanak erakusteko aukera izatea?

Inoiz ez da jakiten zer gertatuko den, egoera desegonkorrak bizi izan ditut. Ez dakit noiz arte jarraituko dudan honetan, baina aukera hauek jarraitzeko gogoa ematen didate. Balio handia du, horrelako aukerek jarraitzera behartzen nautelako. Obrak zentzua hartzen du beste norbaitek ikusten duenean, askotan ez baitakizu ona den norbaitek ikusten duen arten. Egia esan, orain pozik nago, baina ez dakit aurrerago zer gertatuko den.

Margotzeaz gain, ausartu al zara beste diziplina batzuekin?

Margolanak egiten ditut gehienbat. Egin izan ditut buztinezko eskulturak, baina ez ditut obra honetan sartu.

Aurrerago agian... Artistaren bideak ez baitu etenik, ezta?

Azkeneko sorkuntzak erakusketa honetan jarri ditut. Azken momentura arte ez dira gauza asko jakiten. Urtarrilera arte, adibidez, ez nekien oso ondo nola joango zen guztia. Baina baditut pieza gehiago, eta aterako dira gauza berriak.


bideko-ezustekoak

Bideko Ezustekoak

Graciela Iturbide

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2026ko Agorrilaren 30era

generation-volta

Generation Volta

Sanlé Sory

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Agorrilaren 01etik
2026ko Urriaren 01era

forma-egin-eta-pentsatu

Forma egin eta pentsatu

Izaskun Alonso Saratxaga

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 03ra

argiari-bidea-eman

Argiari bidea eman

Naia del Castillo

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Uztailaren 24tik
2026ko Irailaren 20era

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 15a

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.