artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Donostia, Moda-eszena

Kutxa Fundazioaren argazki-funtsa

2023ko Ekainaren 22tik
2023ko Urriaren 15era

donostia-moda-eszena
Ricardo Martin, Gazte bat euskal festa batean Satrustegi Dorrean

Kutxa Fundazioaren argazki-funtseko ehundik gora argazki biltzen dira erakusketan. Artxiboko bi funts nabarmenetakoak dira argazki guztiak: Photo Carte eta Foto Marín.

Museografiak aretoetan barrena ibiltzera eta XX. mendeko giroan murgiltzera garamatza. Horretarako, argazkiez gainera, ikus-entzunezko material batzuk ere aukeratu dira, garaikoak, irudi finkoei bizitza emateko. Ikus-entzunezko materialak Euskal Filmotekak lagatakoak dira.

Piezak aukeratzea ez da erraza izan, material asko zegoelako eskura, baina argazkiek erakusten digute moda ezinbesteko faktorea izan zela Donostia nazioarteko aisia- eta sozializazio-gune bihur zedin XX. mendeko lehen hamarraldietan. Garai hartan, CÀƒôte Basque edo Euskal Kostaldea turismo-lurralde gisa finkatu zen.

Bilakaera hori XIX. mendearen azken herenean abiatu zen, errege-erreginak orduantxe hasi baitziren udaldiak Donostian igarotzen, eta, hala, gortesauak, aristokratak, politikariak, industria-gizonak, intelektualak eta artistak ere erakarri zituzten. Fenomeno hori nabarmen hazi zen hurrengo mendeko lehen hamarraldietan. Miren Arzalluz komisarioak hala dio bere testuan: "Hiri modernoetako esperientziaren bertsio trinko bat eskaintzen zuen Donostiak udaldiz udaldi: kaleak, hiribideak, parkeak, lorategiak eta paseoak; kasinoak, hotelak, antzokiak eta kafetegiak; kontzertuak, antzezlanak, maskara-dantzaldiak eta kermesseak. Halako lekuak, bada, oholtzen parekoak bihurtzen ziren, eta Donostiako esperientziaren funtsezko alderdi bat zen eszena horietan jendea ikustea eta ikusia izatea, bai harreman sozialei zegokionez, baita moda-performance indibidual eta kolektiboen harira ere".

Modarekin eta merkataritzarekin lotutako ofizioek bultzada erraldoia jaso zuten, luxuzko salgaiak kontsumitzera ohitutako bezeroen eskaerak eta premiak asetzeko ahalegina egin baitzuten, eta hiriaren oparotasunean eragin zuen jarduera ekonomiko horrek.

Komisarioa: Miren Arzalluz Loroño

donostia-moda-eszena
Ricardo Martin, Gazte bat euskal festa batean Satrustegi Dorrean

Kubo Kutxa aretoa | Kursaal De, Zurriola Hiribidea, 1 - Donostia (Gipuzkoa)


bi-norabideko-erakusleiho-bat
Miren Arzallus Loroño komisarioa. Arg/ Kubo Kutxa

Bi norabideko erakusleiho bat

Eka. 23 | Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]

'Donostia, moda-eszena' erakusketak XX. mende hasierako jantziak eta aberats giroa ditu ardatzean. Kutxa Fundazioaren Fototekako 120 argazki jarri dituzte ikusgai Kubo aretoan


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.