artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino

Yayoi Kusama

2023ko Ekainaren 27tik
2023ko Urriaren 08ra

yayoi-kusama-1945etik-gaurdaino

"Zer esan nahi du bizitza bat bizitzeak? Pentsamendu horretan galtzen naiz artelan bat sortzen dudan bakoitzean".

"Disoluzioa eta metaketa, hedapena eta banaketa, obliterazio partikulatua eta unibertsotik datozen erreberberazio ezkutuak. Horiek izango ziren nire artearen oinarriak, eta jada forma hartzen ari ziren garai haietan".

Japoniako Yayoi Kusama (Matsumoto, Nagano, 1929) artista eta idazlea arte-historialariek miresten duten figura berezia da haren ibilbide aitzindariarengatik; izan ere, hirurogeiko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arte mugimendu artistiko ugari biltzen ditu. Mundu-mailan benetako kultur ikono bihurtuta, azken zazpi hamarkadetan Kusama bere ikuspegi abangoardistari eskaini zaio uste osoarekin, haren bizi-filosofiaren isla garbia den estetika pertsonala perfekzionatuz.

Erakusketa honetan Kusamaren sormen-esplorazioak bultzatzen dituzten gai existentzialak jorratzen dira. Haren pintura, marrazki, eskultura, instalazio eta happening eta perfomanceei buruzko material dokumentalaren bidez, haren jarduerari buruzko analisi sakona eskaintzen du erakusketak, Bigarren Mundu Gerran nerabe zela egindako lehen marrazkietatik hasi eta ispiluekin egindako azken murgiltze-instalazioetaraino. Kronologikoki eta gaika antolatuta dago Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketa, eta, bertan, artistaren bizitza zeharkatzen duten funtsezko sei gai jorratzen dira: Infinitua, Metaketa, Konektibitate erradikala, Natura Kosmikoa, Heriotza eta Bizitzaren Energia. Gai horiek Kusamaren unibertso obsesiboaren barruan erlazionatuta agertzen dira eta eboluzionatu egiten dute. Kusamak hamarkadak daramatza eszena artistikoa eta gizartea astintzen, "gizateria osoa sendatzeko" asmoarekin.

  • Aretoak: 103 eta 105
  • Komisarioak: Doryun Chong eta Mika Yoshitake, Lucía Agirreren laguntzarekin
yayoi-kusama-1945etik-gaurdaino

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
UDAN (ekainaren 16tik irailaren 21ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


orinez-betetako-unibertsoa
Yayoi Kusama artistaren Auto-obliterazioa instalazioa, Bilboko Guggenheim museoan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Orinez betetako unibertsoa

Eka. 28 | Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]

Yayoi Kusama artistari eskainitako atzera begirakoa zabaldu du Bilboko Guggenheim museoak. Gaika antolatuta dago, eta 1945etik gaur arte egindako obrak bildu dituzte


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.