artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Arte tradizionalaren eta digitalaren arteko elkarrizketa

Silvia Sánchez

2023ko Uztailaren 10etik
2023ko Agorrilaren 25era

arte-tradizionalaren-eta-digitalaren-arteko-elkarrizketa

Erakusketak Silvia Sánchezen lan fisikoak ikusteko aukera ematen du, errealitate birtualean murgiltzen den arte-esperientzia batean bizia hartuko dutenak. Era berean, arte tradizionaletik abiatuta, era guztietako publikoengana iristeko formatu berrietarantz nola eboluzionatzen den ikusteko aukera ematen du. Erakusketan Silviaren proiektuak oinarri izan dituen jatorrizko zazpi koadroak aurkituko dira, errealitate birtualean animatuta, pieza digitalarekin batera.

Artistarentzat, arte tradizionala zein digitala baliozkoak dira, elkarrekin bizi eta aberastuz, bere obraren mezua egokiago transmititu ahal izateko, hizkuntza publiko bakoitzari egokitzean.

Jarduera osagarriak

Uztailaren 11 eta 18an eta abuztuaren 1, 8 eta 22an,bisita gidatuak egingo ditu Silvia Sánchezek.18:00etan, gaztelaniaz.

Oharra: ordutegi berezia. Uztailak 10 - abuztuak 25: 12:00-14:00 eta 17:00-20:00. Ondorengo salbuespenak: itxita larunbata, igandea, jaiegunak (uztaila 25, 31 + abuztua 15) eta zubiak (uztailak 24 eta abuztuak 14). Aste Nagusia (abuztuak 16, 17, 18, 12:00-14:00).

arte-tradizionalaren-eta-digitalaren-arteko-elkarrizketa

Okendo Kultur Etxea | Nafarroa Hiribidea, 7 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30 | Larunbatak eta zubiak: 10:00 - 14:00 / 16:30 – 20:00 (larunbatetan eta zubietan areto zaharra itxita egongo da) | Igandeak eta jaiegunak: itxita


emozioen-errealitate-birtuala
Arg/ Gorka Rubio - Foku

Emozioen errealitate birtuala

Uzt. 25 | Nagore Garmendia Artano [BERRIA.eus]

Silvia Sanchezek "arte tradizionalak eta birtualak" uztartu ditu Donostian ireki duen erakusketan


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.