artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Picasso eskultore. Materia eta gorputza

Pablo Picasso

2023ko Irailaren 29tik
2024ko Urtarrilaren 14ra

picasso-eskultore-materia-eta-gorputza
Guillaume Apollinaireren omenezko monumentu baterako proiektua, 1928 Burdin-haria eta txapa 59,5 x 13 x 32 cm Musée national Picasso-Paris

Pablo Picassok (1881—1973) bere ibilbide luzearen ia hasieratik landu zuen eskultura. Málagako artistaren usterako, eskultura ez zen maila txikiagoko bitartekoa, pinturaren, marrazketaren edo grabatuaren pareko adierazpidea baizik. Picassoren jardunean ez zegoen arte nagusirik edo arte txikirik, sorkuntzaren hainbat alderdi transmititzeko askotariko lengoaiak eta materialak baizik. Bere ibilbidean, gorputza izan zuen Picassok errepresentazioaren xede gorena eta tresna nagusia, eta artistaren heriotzaren 50. urteurreneko ekitaldien barruan antolatutako erakusketa honen muina ere bada.

Eskulturen hautaketa honek Picassok giza gorputzaren formak adierazteko —hura deseraikiz eta berriro osatuz— erabili zituen estilo ugariak biltzen ditu. Artistak eskura zituen bitarteko eta tresna guztiak baliatu zituen, eta ordura arte ikusi gabeko eskultura-mota batean txertatu zituen. Picassoren ikuspegi eskultorikoa haren lan guztiaren oinarritzat jotzen zuen Julio González eskultoreak: "Askotan ohartu naiz ez dagoela Picasso axolagabe uzten duen formarik. Dena begiratzen du, uneoro, forma guztiek zerbait irudikatzen baitute harentzat; eta eskultore gisa ikusten du dena […]. Nire ustez, Picassoren obraren alde misteriotsua, zentro neuralgikoa, horrela deitzerik balego, 'eskulturan' dago […] haren obra denen ahotan jarri duen eta berari hainbesteko ospea eman dion horretan".

Aretoak: bigarren solairua

Komisarioak: Carmen Gimenez eta Lucia Agirre

Egoitzak: Malagako Picasso Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao Museoak Museo Picasso Málagarekin lankidetzan antolatutako erakusketa

picasso-eskultore-materia-eta-gorputza
Guillaume Apollinaireren omenezko monumentu baterako proiektua, 1928 Burdin-haria eta txapa 59,5 x 13 x 32 cm Musée national Picasso-Paris

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
UDAN (ekainaren 17tik irailaren 22ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


picassoren-alderdi-ezezagunena
Arg/ MONIKA DEL VALLE - FOKU

Picassoren alderdi ezezagunena

Ira. 30 | Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]

Mende erdi bete da aurten Pablo Picasso hil zenetik, eta, haren omenez, 'Picasso eskultore. Materia eta gorputza' erakusketa zabaldu du Bilboko Guggenheim museoak


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.