artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Iván Zuluetaren asaldura

Iván Zulueta

2022ko Urriaren 14tik
2023ko Martxoaren 05era

ivan-zuluetaren-asaldura

Erakusketa honek Ivan Zulueta (Donostia, 1943-2009) euskal zinemagilearen irudiari eta lanari buruzko hurbilketa bat proposatzen du.

"Zenbat denbora egon zintezkeen kromo honi begira? Urteak, mendeak, goiz oso bat, ezin jakin, ihesaldi betean zeunden, estasian, geldiune betean zintzilik, zoratuta".

Arrebato, 1979

Haren filmografiako pelikulak, artista grafiko gisa egindako lana, harremana izandako pertsonei eginiko elkarrizketak eta memorabilia erabiliz, Zuluetak irudiaren inguruan egin zuen esperimentazio etengabean oinarrituta sortu zuen unibertsoa aztertzen du erakusketak.

Pinturaren eta marrazkiaren hurbileko planteamenduetatik abiatuta, Zuluetak zinemaren mugak aztertu zituen irudiaren inguruan hausnartzeko, haren enigma argitzeko, ikuslea bahitzeko duen ahalmenean barneratzeko. Zentzu horretan, eguneroko bizitzan egindako etenaldi bat izan zen harentzat zinema, amets egiteko, pentsatzeko gune bat. "Etenaldia Akilesen orpoa da, iheslekua, gure aukera bakarra" dio bere pertsonaietako batek. Are gehiago, zinema bera —pasio ororen antzera jasaten duena irenstera irits daitekeena— bere filmografia laburreko gai handienetako bat da. Bere lanean, bitarteko horrek une bat, bizipen bat artifizialki harrapatzeko tresna gisa zituen aukerak areagotu zituen, zinemari — hitzez hitz — fotogramaz fotograma barrenak atera arte.

Mugimendu artistiko edo musikalekin —hala nola pop, glam eta punkarekin— izandako elkarreragin biziak zeharkatu zuen haren sormen prozesu esperimentala. Izan ere, Zulueta mugimendu anglosaxoi horien lehen enbaxadoreetako bat izan zen, eta 60ko eta 70eko hamarkadetako Donostian eta Madrilen underground edo kontrakultura deiturikoaren garapenaren protagonista nabarmena. "Inoiz gertatu ez den etorkizun alternatibo bat sortzeko gai den indar deszifraezin" gisa definitu izan den kontrakultura bat, zeinaren ideia hutsa HIESarekin eta Berlingo harresiaren erorketarekin amaitu baitzen 80ko hamarkadan.

Komisarioa: Xabier Arakistain

Espainiako Filmategiaren laguntzarekin

ivan-zuluetaren-asaldura

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


asalduraren-logikak
an Zuluetak egindako irudiak eta Arrebato filmaren elastikoak, Artium museoko erakusketan. ENDIKA PORTILLO / FOKU

Asalduraren logikak

Ots. 01 | Jone Rubio [BERRIA.eus]

'Ivan Zuluetaren asaldura' | Non: Gasteizko Artium museoan. | Noiz arte: Martxoaren 5era arte.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.