artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Crybaby

Siyi Li

2023ko Abenduaren 01etik
2024ko Otsailaren 17ra

crybaby
  • Astearteetik ostiralera: 11:00 — 19:00
  • Larunbata: 11:00 — 14:00

Elur-maluta ez da inoiz erortzen okerreko lekuan.

Ilunabarra da. C Erdi Aroko kale estuetan barrena doa, uretara bidean, geldiezina eta erabat ekialderantz. Garaikidetu dezagun. Kaltzada zahar apurtuek kafetegiz jositako hiribide dotore bati lekua uzten diote, bertan Red Bull koktelak, ardo zuriko esprizeak eta kafesnea pastel lehorrarekin zerbitzatzen dutela. Uda da. C murgiltzen da, turisten zurrunbilo handian. Hainbat estilotako zubiak daude ibai gaindi: zubi arrunt bat autoentzat, zubi eseki bat afera-oinezkoentzat, beste bat autoentzat, burdinazko zubi zahar bat giltzarrapo heterosexualez apaindua, beste bat autoentzat, gero art déco bat, trenbide-zubi bat eta, azkenik, konexiorik gabeko berdegune zabal bat. Azpian dago Europako datu-banku handiena eta seguruena. Gaizki portatzen den edozein tokitatik urrun, eremua zainduta dago eta ia debekatutako Viridian bat bezala dizdiratzen du. Patinatzaileak, spikeballeko jokalariak eta segurtasun-kamerak daude. Begi gorriak dir-dir egiten dute.

crybaby

Cibrían | Jose Maria Soroa Kalea, 12 - Donostia (Gipuzkoa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.