artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Lege propioa

Elena Mendizabal

2023ko Azaroaren 24tik
2024ko Otsailaren 18ra

lege-propioa

Azaroaren 24tik otsailaren 18ra bitarte bisitatu ahalko dira Menchu Gal aretoan Elena Mendizabal artistaren bi obra. Lege propioa izenburua du lanak eta bere azken obretako bik osatzen dute: Lurrean, hondakinak bezala eta Lau ahotsetako elkarrizketa.

Nuria Altzaga Kultura ordezkaria gaurko aurkezpenean izan da eta erakusketa aretoaren denboraldi honen laburpena egin du: "Denboraldia Aurora Bengoetxearekin ireki genuen, udan Menchu Gal bere protagonista bihurtu zen, eta orain Elena Mendizabalen erakusketa bat inauguratu dugu. Emakume hori arte kontzeptualaren ordezkaria da, eta asmo adierazpen oso bat egiten du erakusketaren izenburuarekin: lege propioa, bere sormen lana aldarrikatzeko.

Bi obra

Lurrean, hondakinak bezala eta Lau ahotsetako elkarrizketa izena dute bi obrek eta aretoaren espazioetara egokitu dituzte. Areto handienean, Lurrean, hondakinak bezala kokatu dute eta atzean figurak daude, askotariko eskulturak direnak.

Bestalde, Lau ahotsetako elkarrizketa obrak bi zati ditu, soinua ematen duen parte bat eta altzari batzuk, ikusleei entzuteko esertzeko edo etzateko gonbita egiten dietenak. Audioan Mendizabalek berak idatzitako testu baten interpretazioa ditzen da, lau artista historikoren arteko fikziozko elkarrizketa bat irudikatzen duena: Louise Bourgeois, Lygia Clark, Barbara Hepworth eta Leonora Carrington.

lege-propioa

Menchu Gal | Urdanibia plaza, 5 - Irun (Gipuzkoa)


entzutearen-legea
'Lege Propioa', Elena Mendizabalen erakusketa. Arg/ Berria

Entzutearen legea

Abe. 08 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Elena Mendizabal. 'Lege propioa' | Non: Mentxu Gal aretoa, Irun. | Noiz arte: 2024ko otsailaren 18ra arte.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.