Paradisu ibiltari baten zaletasunak
Iosu Zapata
2023ko Abenduaren 01etik
2024ko Urtarrilaren 28ra

- Ziudadelako Mistoen eraikina.
- Asteartetik ostiralera, 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30; igande eta jai-egunetan, 11:30 – 13:30
‘Paradisu ibiltari baten zaletasunak' Iosu Zapata iruindarraren azken proposamena da. Ia ehun lan, marrazki, pintura, grabatu edo bideo, Mexikon, azteken herrialdean, egileak egindako ibilerak eta bidaiak eta herrialdeak harengan izandako eraginak deskribatzen dituztenak. Biografia eta praktika artistikoa nahasten dira hala Zapatak bizi duen uneari nola zeharkatzen ari den geografiari lotzen zaizkion sorkuntzetan.
Erakusketa osatzen duten ia ehun lanak Zapataren aldakortasun sortzailearen lekuko dira; bere garaiarekin konprometituta dagoen eta posizionatzeari uko egiten ez dion sortzailea da. Are gehiago, haren lanek ikusleak bere hausnarketen parte izatera gonbidatzen dituzte.
Erakusketa Mistoen eraikineko beheko solairuan barnako ibilbidea egituratzen duten hiru ardatz tematikoren inguruan artikulatzen da: zaletasunak, lorategiak eta izaera ibiltaria. Ziudadelako Mistoen eraikinean ikusgai dagoen guztia artistak erakusketa honetarako sortu du ex profeso, eta azken urteetan egindako ikerketa-lanaren fruitu da.
Iosu Zapata (Iruña, 1981) bizitza eta obra bereiztea nahiko zaila egiten den artista horietako bat da. Bere artea izaera askotarikoa da, hainbat teknika lantzen baititu, hala nola pintura, marrazketa eta grabatua, baina baita instalazioak eta ikus-entzunezkoak ere. Elkarrizketak ezartzen ditu profanoaren eta sakratuaren artean, indibidualaren eta kolektiboaren artean, erlijiosoaren eta herrikoiaren artean, adimen ludikoaren eta broma makabroaren artean, artistaren eta ikusleen artean… Hori guztia kitsch-etik haratago edo kitsch-aren ondoren doan estetika gorabeheratsu batez bustita.

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)
Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30

Metakitsch
Abe. 13 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
Iosu Zapata. 'Paradisu ibiltari baten zaletasunak' | Non. Ziudadelako Mistoen eraikinean, Iruñean. | Noiz arte. 2024ko urtarrilaren 28ra arte.


