Garuna(k)
Erakusketa tematikoa
2023ko Abenduaren 16tik
2024ko Apirilaren 14ra

Komisarioak: Emily Sargent eta Ricard Solé
"Garuna(k)" erakusketak organo liluragarri horri buruzko artista garaikideen artelanak eta proiektu zientifikoak biltzen ditu. Ezagutzen dugun objekturik konplexuena eta maila zientifikoan zein filosofikoan zalantza gehien sortzen dituena da garuna.
Material historiko, zientifiko eta artistiko horren bidez, erakusketak esperientzia kontzienteaz dugun ulermena zalantzan jartzen du, eta arteak, zientziak eta filosofiak historian zehar garuna nola aztertu eta irudikatu duten aztertzen du.
Erakusketak, hiru eremutan egituratua – Materia, Adimena eta Beste adimen batzuk –, garunaren anatomian zein horrek sortzen duen guztian barneratzen gaitu: kontzientzian, pentsamendu abstraktuan, hizkuntzan, irudimenean, ametsetan edo memorian. "Garuna(k)"ek gizakiaz haraindiko beste adimen batzuk ere aztertzen ditu: adimen artifizialak, animalienak eta kolektiboak eta burmuinik gabeko organismoenak.

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.

Garuna(k), organo honek historian sortu duen jakinmina ikuspegi ezberdinetatik aztertzen duen erakusketa
| Abe. 19
San Telmo museoak aurkezten digun erakusketak 150 pieza inguru biltzen ditu, horien artean, proiektu zientifikoak, bilduma historikoak eta Alex Guevara, Ivana Franke, Joan Fontcuberta, Greg Dunn edota Xavi Bouren gisako artista garaikideen lanak nabarmentzen dira.


