artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

erakusketak

Artea Abian

Xare Álvarez Berakoetxea

2024ko Maiatzaren 25etik
2024ko Agorrilaren 24ra

artea-abian

Xare Álvarez Berakoetxea da Artea abian proiektuaren bosgarren edizioan parte hartuko duen hurrengo artista. Bere ibilbidea eskulturaren esparruan garatu da. Objektuak eta materialak metatzeko eta biltzeko ariketa batetik abiatuta, horiek denak manipulazio, jabetze eta testuingurutik ateratzeko prozesuen mende jartzen ditu. Artea abian programaren bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi diete, kasu honetan Xare Alvarezi.

artea-abian

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.