Makurtu
Xare Álvarez Berakoetxea
2024ko Maiatzaren 25etik
2024ko Agorrilaren 24ra
Erakusketa hainbat materialekin egindako 14 piezaz osatuta dago (ehunak, aluminio urtua, zeramika, paper gaineko tintak...). Pieza horiek autonomiaz arnasten dute, baina haien artean sortzen diren loturei esker ekosistema misteriotsu bat sortzen da, non piezak organismo bizi bat iragartzen duen mugimendu aldakorraren bidez erlazionatzen diren.
Artistaren beraren lan-metodologiak ere prozesuaren organikotasuna biltzen du, zeinean, geruzen moduan, elkarren jarraian ageri baitira materialen elkartzea, eraldatzea eta osoko irakurketa baterako azken proposamena.
Xare Álvarez Berakoetxea (Donostia, 1990)
Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn eta École Nationale Supérieure des Beaux Arts-en (Paris). Duela gutxi, hainbat beka eta sari jaso ditu, hala nola INJUVE gazteen sorkuntzarako laguntzak, Guggenheim Bilbao Museoaren EGINBERRI beka, TBK-CAC La Synagogue de Delme truke-erresidentzia edo Gipuzkoako Artista Berrien Programaren ohorezko aipamena. Erakusketen artean nabarmentzekoak dira Nudo, Urdimbre, Hilván, La Taller (Bilbo, 2023); Pulso, Altxerri Galeria (Donostia, 2022); Baginen bagara, San Telmo Museoa (Donostia, 2021); Un momento atemporal, Tabacalera (Madril, 2020); Canon, Sala Amadís (Madril, 2019); BiDosTwo, Azkuna Zentroa (Bilbo, 2018); Eginberri, Guggenheim Bilbao Museoa (2017); Orsal, Bel Ordinaire (Pau, 2017); Guéoir, Atelier del CAC La Synagogue de Delme (Delme, 2016); eta 15/32, Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia, 2016).1
San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.